Irakurtzeko moduak. Irakurketa komuna.

Tweet

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 11. saio honetan, irakurketa komuna zer den argitzen dugu, Gustavo Estevaren “komun” kontzeptuaren laguntzaz, eskola-egoerekin lotuz. Horrez gain, irakurketa estrategien inguruan zertzelada batzuk ematen ditugu. Bide batez, blog-sarrera honetan planteatutako ulermen joko txikia hartzen du aitzakia gisa, hiru abesti txertatzeko.

https://www.ivoox.com/irakurketa-komuna-eta-hiru-kanta_md_41553318_wp_1.mp3

Audioa deskargatu

Irratsaio hau Alegría Libertaria irrati librearen parte da.

[…]

Jabe-Gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak Lesakan, abuztuaren 4tik 9ra

Tweet

2015eko udaran zehar, Jabe-Gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak egingo dira munduan barrena. Hemen duzue eguneratzen gabiltzan informazioa: http://ilusionistasozialak.blogspot.com.es/p/jabe-gabetzearen-nazioarteko-i.html

Eta pentsatu genuen… zergatik ez antolatu geuk jardunaldi horietarako ekitaldiren bat? Azken batean, ikasturte osoa daramagu hezkuntzaren jabe-gabetzeaz hausnartzen eta ilusionismo sozialetik abiatuta lan egiten… Hortxe genbiltzala, Kontxi gure mintegikideak aukera zabaldu zigun Lesakan egiteko, bertako Matxinbeltzenea Aterpetxe-barnetegian. […]