Ahozko historiak bizikidetza lantzeko

Tweet

Ikasgela kulturanitza dela diogunean, hainbatetan ikasgelan ari gara soilik pentsatzen, zer egin “nire ikasle kulturanitzekin”. Ikuspegia zabaltzen badugu, konturatuko gara eskolaren ingurune soziala dela kulturanitza. Ebidentea dirudi, baina eskolan ez gaude oso ohituta ingurunera begiratzen. Eskolaren ingurune soziala kulturanitza da eta horrek esan nahi du izugarrizko aberastasuna izateaz gain, kultura desberdinetako jendea posizio asimetrikoan […]

Hizkuntzaren normalizazioa eta Eskola mahai-ingurua, urriaren 5ean arratsaldez #ISM16

Tweet

Azken bi urte hauetan, hausnarketa sakona egiten ari gara hizkuntzaren -eta bereziki euskararen- irakaskuntza moduen inguruan. Hizkuntzaren didaktikan egindako paradigma aldaketek estrukturalismotik ikuspegi komunikatibora eraman gaituzte, baina berdin egiten dugu talka muga handi batekin: irakasten den hizkuntza ez da “benetakoa”, egiantzekoa da, bai, testuinguratze komunikatiboari esker, baina simulazioan mugitzen denez, ez ditu elkartzen pentsatzeak, […]

Hezkuntzaren jabe-gabetzea: Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako esperientzia

Tweet

Jabe-gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak prestatzen ari gara, uda honetan izango direnak (egoitzaren araberako datak, gure kasuan, Donostia-Irun, uztailaren amaieran izango dira), eta hausnarketa-lerroetako bat hezkuntzaren jabe-gabetzearena da.

Hezkuntzaren jabe-gabetzea (desempoderamiento educativo) jakintza instituzionala eta jakintza herrikoiak elkarrekin jostea da. Hezkuntza sisteman sortzen den jakintza zientifikoa, kulturala eta soziala eguneroko bizitzako gune eta denboretan sortzen […]

Partaidetza esperientziak eta ilusionismo soziala Magisteritzan… Hizkuntzaren Didaktikan

Tweet

2014ko irailean hasita, partaidetza esperientziak bizitzen ari gara Magisteritzan (Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan), 1., 3. eta 4. mailako hainbat talderekin, Javier Encina, ilusionista sozialaren laguntza eta lankidetzari esker, bisitan ere izan genuena aste pare batez saio batzuetan gurekin lanean (mila esker, Javi! <3). 7-8 aste hauetan gauza pilo-piloa gertatu da… izugarri ikasten ari gara […]

IKTak eta alfabetatze digitala Gaur8n

Tweet

Artikulu hau 2011-2012 ikasturtearen amaieran Gaur8ko kazetariek egindako elkarrizketaren emaitza da. Elkarrizketa luzean aritu ginen, ordubete inguru, gai askoren inguruan: IKTek ikasketa prozesuetan eragindako aldaketak (eta aldaketa ezak), maila kognitiboan duten eragina, irakasleen jarrera, gurasoen ikuspegia…

 

GAUR8n Alfabetatze digitalaz

Hona azpimarratuko ditudan ideia batzuk:

IKTak eskoletan txertatzea ezinbestekoa […]