Hizkuntz paisaia euskaratzen: poster erakusketa digitala

Tweet

Hitz emandakoa zor eta hona hemen azaroaren 23an egindako poster erakusketaren bertsio digitala.

Lan hau “Hizkuntz paisaia euskaratzen” proiektuaren barruan dago eta honako egituren laguntza eta babesa jaso du: EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila eta Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordetza.

Proiektu honen alderdi akademikoena da erakusketa hau. Izan […]

Hizkuntz paisaia euskaratzen proiektua: aurkezpena

Tweet

2022-2023 ikasturtearen lehen aldian (iraila-abendua), Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin hizkuntz paisaia landu dugu, praktikatik teoriarantz.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Gasteizen), Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaiaren baitako zehar-proiektu gisa, ikasleei proposatu zaie zertarako eta nola eragin fakultateko hizkuntz paisaian, gero ikasle hauek Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan lanean ari direnean, ideia […]

EUSKARAREN EGOERAZ IKERTZEN poster akademikoen erakusketa

Tweet

Azaroaren 29tik abenduaren 9ra bitartean (ERNE: erakusketa azkenik abenduaren 2an jaso dugu, laster jarriko dugu erakusketa digitala, blog honetan bertan), EUSKARAREN INGURUAN IKERTZEN poster akademikoen erakusketa egingo dugu Gasteizen, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasletza eraikinean (magisteritzan). Erakusketa honetan, saiatuko gara euskararen inguruko zenbait ikergune modu xumean azaltzen, landutako erreferentzia bibliografikoak […]

Ilusionista Sozialen Nazioarteko Mintegia, 2022ko urriaren 3an

Tweet

NOIZ 2022, urriaren 3a

NON Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Irakasletza eraikina (UPV/EHU) Juan Ibáñez de Sto. Domingo k/ 1 (Gasteiz)

GELA 3.4 gela, 3. solairua

EGITARAUA 10:30-12:30 Unibertsitatea, zientzia eta komunitatea

Programa “Ciencia y Sociedad” de la UNAM (México años 70). Sinaí Rivera Martínez. “Serviço Cívico Estudantil” Michel Giacomettiren proposamena Portugalgo Iraultzaren ostean. Ainhoa […]

Paulo Freireri ikasturte honetan egin diogun omenaldi xumearen xehetasunak

Tweet ABIAPUNTUA

2021 urtean zehar, hainbat ekitaldi antolatu dira Paulo Freire pedagogo eta filosofoaren jaiotzaren 100. urteurrena ospatzeko, eta pentsatu nuen gure fakultatean ere urteurren honek sona eduki behar zuela, gure xumetasunean.

Inspirazio iturri nagusia Almeriako Unibertsitateko Teresa García Gómezen gonbitea izan zen, 2021eko martxo aldera Freireren kontzeptuak azalduko zituen liburu batean parte hartzea proposatu […]

Euskal irratigintza proiektua aurrera doa! Animatu eta parte hartu!

Tweet

Gasteizko Magisteritzako ikasleak lanean, duela urte batzuetako irrati-proiektu batean

Ikasturte honen berezitasunak direla eta, ezin izan dugu planteatu ikasleekin eta ikasleengandik lan egitea; aitzitik, irakasgaiak oso zorrozki diseinatu behar izan ditugu, edozein unetan irakaslea gaixotu, edo ikasleak gaixotu, edo itxialdira bueltatzekotan, denok argi izateko zer egin behar den irakasgaia gainditzeko.

Hori dela eta, […]