Educação, Memória e Práxis Nazioarteko Mintegia, EDCOren partaidetzarekin, irailak 16

Tweet

Irailaren 2tik 29ra bitartean, Hezkuntza, Oroimena eta Praxia izeneko online mintegia garatzen ari da, Seminário Internacional: Educação, Memória e Práxis.

Bertan, Paulo Freireren (1921-2021) jaiotzaren 100. urteurrena gogoratu nahi izan da, Antonio Gramsciren (1891-2021) 130. urteurrena eta Universidade Federal de Viçosaren Hezkuntza Sailaren eta aldaketa soziala eta ikaskuntza emantzipatorioa sustatzeko RED sare latinoamerikarraren arteko […]

Laudorioak, ebaluatzeko era manipulatzaile bat?

Tweet

Jarraitzen dugu Prest Gara programako “Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?” gaia lantzen, eta ikastaroko kide batek oso gai iradokitzailea ekarri du: ez ote dute laudorioek kalte egiten?

Alfie Kohn-ek 1993an argitaratutako Punished by Rewards: The Trouble with Gold Stars, Incentive Plans, A’s, Praise, and Other Bribes liburuan, zalantzan jartzen du iruzkin positiboen balioa. Guk […]

Kaos sortzailea eta konplexutasuna ikastaroa: 5. BLOKEA Hezkuntzaren jabe-gabetzea eta kultura herrikoiak

Tweet

Hezkuntzaren eraldaketan, funtsezko deritzogu botere-harremanak malgutzeari. Uneotan Eskolak du hezkuntzaren zentralitatea, eta Eskolan nabarmena da, rol banaketak direla eta, badirela agintzen dutenak eta obeditzen dutenak: irakasleak-ikasleak, ikasle batzuk beste ikasle batzuen gainean, ikasle batzuk irakasle batzuen gainean, guraso batzuk eskolako gainerakoen gainean… Gure ustez, Eskola derrigorrezkoa den bitartean, ezin dira botere-harremanak guztiz deuseztu baina […]

Kaos sortzailea eta konplexutasuna ikastaroa: 4. BLOKEA Jabe-gabetzea

Tweet

Jabe-gabetzea boterea uztea baino ez da, gauden lekuan edo egoeran gaudelarik boterea dugula sentitzen dugunean, botere horri uko egitea eta beherantz uztea, goranzko erresistentzia-moduak ezartzearekin batera. Jabe-gabetzea hainbat eremutan jorratu dugu: jabe-gabetze komunitarioa, Hizkuntzaren jabe-gabetzea, Zientziaren jabe-gabetzea, Hezkuntzaren jabe-gabetzea, jabe-gabetze sanitarioa, Administrazio Publikoen jabe-gabetzea…

Gai horixe du Kaos Sortzailea eta Konplexutasuna nazioarteko ikastaroaren 4. […]

Jabe-Gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak Lesakan, abuztuaren 4tik 9ra

Tweet

2015eko udaran zehar, Jabe-Gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak egingo dira munduan barrena. Hemen duzue eguneratzen gabiltzan informazioa: http://ilusionistasozialak.blogspot.com.es/p/jabe-gabetzearen-nazioarteko-i.html

Eta pentsatu genuen… zergatik ez antolatu geuk jardunaldi horietarako ekitaldiren bat? Azken batean, ikasturte osoa daramagu hezkuntzaren jabe-gabetzeaz hausnartzen eta ilusionismo sozialetik abiatuta lan egiten… Hortxe genbiltzala, Kontxi gure mintegikideak aukera zabaldu zigun Lesakan egiteko, bertako Matxinbeltzenea Aterpetxe-barnetegian. […]

Hezkuntzaren jabe-gabetzea apirilaren 15ean

Tweet

Datorren asteazkenean, 2015eko apirilak 15, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Majisteritzan) Hezkuntzaren Jabe-gabetzearen saioa izango dugu 1.3 gelan, 16:00etatik 20:00etara, Maider Aizpuruak koordinatua.

Astean zehar jorratzen joango garen saio bakoitzak gai bat dute abiapuntu eta zabaltzen doaz, bertaratzen direnen partehartzeen eta eraikitze kolektiboen arabera. Hau ez da horren salbuespen… . Esta no […]

Hezkuntzaren jabe-gabetzea: Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako esperientzia

Tweet

Jabe-gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak prestatzen ari gara, uda honetan izango direnak (egoitzaren araberako datak, gure kasuan, Donostia-Irun, uztailaren amaieran izango dira), eta hausnarketa-lerroetako bat hezkuntzaren jabe-gabetzearena da.

Hezkuntzaren jabe-gabetzea (desempoderamiento educativo) jakintza instituzionala eta jakintza herrikoiak elkarrekin jostea da. Hezkuntza sisteman sortzen den jakintza zientifikoa, kulturala eta soziala eguneroko bizitzako gune eta denboretan sortzen […]