Bigarren hizkuntzen irakaskuntza: hurbilpen historikoa

Tweet

Hizkuntzen irakaskuntzaren begirada historikoa egiteko, ez da beharrezkoa oso atzera joatea: XX. mendearen bigarren partetik hastea nahikoa izan daiteke gaur egungo didaktika zertan oinarritzen den ulertzeko.

Gaur dakardan liburua oso egokia da bigarren hizkuntzen eta atzerriko hizkuntzen didaktikaren nondik norako nagusiak ulertzeko. Ikuspegi historikoa baliatzen du proposamen didaktikoak azaleratzeko eta horregatik, oso aproposa izan […]

Hizkuntzaren Didaktika irakasgaiaren hasieran… gure iritziak trukatzen

Tweet

Atzo (2014/09/9) hasi ginen Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU) hirugarren mailako ikasle talde batekin Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian. Beno, benetan irakasgaia Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika da, baina, unibertsitatearen bitxikeriak, hizkuntza literaturatik bereiztuta ematen da… hori posible balitz bezala… baina tira, hizkuntza gorputz adierazpenetik, adierazpen plastikotik, ikus-entzunezkoetatik, gizarte, naturatik bereizita lantzen da, ez nintzateke harritu behar… […]

Bideojokoak hezkuntzan eta hizkuntzaren garapenean Lehen Hezkuntzan

Tweet

“Hizkuntza eta Teknologia” irakasgaiaren barruan, gaurko saioan bideojokoak izango ditugu hizpide. Bideojokoek hezkuntza balioa dutela argitzeko baliagarria izatea espero dut. Horrez gain, azpimarratu nahi nuke hizkuntzaren garapenerako oso interesgarriak direla.

Hona aurkezpena:

http://www.slideshare.net/ainhoaezeiza/bideojokoak-hezkuntzan-eta-hizkuntzaren-garapenean-lehen-hezkuntzan