Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gidak, deskarga librean

Tweet

 

Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (7-18 helburuak) UPV/EHUko irakasle-talde batek sortutako literatur lanen gida da, Agenda 2030eko helburuak ardatz hartuta egina eta iaz argitara emandako Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (1-6 helburuak) lanari segida ematen diona.

Garapen Iraunkorrerako Helburuak eta Haur eta Gazte Literatura, horiexek uztartzen dira gida honetan, eta bi helburu nagusi ditu: […]

Hizkuntza eta Teknologia: 2. ataleko proiektuak abian

Tweet

Hizkuntza eta Teknologia, Haur eta Lehen Hezkuntza Graduko 4. mailako Euskara minorreko irakasgaiaren bigarren atal honetan, lan teorikoaz gain, proiektu jakin batzuk garatuko ditugu, banaka edo taldeka.

@Irratigintza

 

Lehenik, ikasle edo ikasle-talde bakoitzak hautatuko du zein proiekturen markoan egin nahi duen ekarpena eta gero, nork bere proposamena zehaztuko du eta […]

Ikastetxeko Irakurketa Plana

Tweet

Hizkuntzaren Didaktika irakasgaiko ikasle den Mari Bernalek gelako foroan Bilbon izango diren jardunaldi hauen berri eman digu:

Iturria: adarra.org

 

IRAKURTZEA IKASTEKO – Bilbo, La Bolsa udaltegia (ganbaran), urriaren 21 eta 29an, Adarra Pedagogi Erakundeak antolatua:

Programa (pdf): http://www.adarra.org/ADARRA/Bienvenida_files/jardunaldiak_Irakurmena_I_2013-4.pdf

 

Programan kontu interesgarriak daude eta bereziki urriaren 29an 17:30etan Berritzegune Nagusiko Teresa Ruizek […]

Familiaren irakurzaletasuna eta emaitza akademikoak

Tweet

Intuizioz, susmatzen dugu etxean irakurtzeko zaletasuna bada, haurrek emaitza hobeak izango dituztela eskolan. Irakurtzen duen familiak kulturarekiko kezka duela esan nahi duelako, irakurtzeak berak jakintza zabaltzen duelako edo, besterik gabe, irakurtzea maila intelektual jakin baten seinale izanik, genetikoki edo haurrek emaitza hobeak izango dituztelako, baina iruditzen zaigu halako harremanik badela etxean irakurtzearen eta eskolako […]