Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu? Ikastaroko ikas-materialak

Tweet

2019-2020ko Prest Gara programaren barruan, aurten lau ikastaro eman ditugu Ilusionista Sozialen Mintegiko kideok.

Bizitzaren kasualitateak, hizkuntzaren ebaluazioari buruzko ikastaro bat eman dugu itxialdian bete-betean geundelarik, eta aurrez pentsatua genuena moldatu behar izan dugu, irakasleon kezkak ulertuz eta partaideen askotariko egoerak kontuan hartuta.

Hauek izan dira ikastaroan erabili ditugun materialak, agian norbaiti baliagarriak izango […]

Ekoizpen-ereduak eta eskola-ereduak: fordismoa, taylorismoa eta toyotismoa

Tweet

Gai hau hainbatetan ateratzen zaigu, hezkuntzaren inguruko debateetan. Ebaluazioari buruzko ikastaroan informazio gehiago eskatu digutela baliatuz, hona ere ekarriko dut bertan azaldutakoa.

Fordismoa, taylorismoa eta toyotismoa, hiru ekoizpen-modu dira

Azken 150 urteetan, eskolaren hedapena enpresen beharrekin loturik egon da. Enpresa-ereduen arabera antolatu da irakaskuntza-lana, enpresara egokitzeko (ez soilik baina bai nagusiki).

Fordismoa

Fordismoa […]

Testu-mota eta generoen inguruan bueltaka hizkuntzen didaktikan

Tweet

Hizkuntzen didaktikan arazo larri bat dugu testu-moten kontuarekin. Komunikazio gaitasunaren ikuspegian lantzen ari garela diogu, baina segitzen dugu irakats-jarduerak testu-motaren arabera antolatzen.

Iturria: Wikiwand

Adibidez, erabaki dugu klasean testu argumentatiboak erabiltzea. Orduan, ikasleei irakasten zaie nola eratzen diren testu argumentatiboak, adibide batzuk ematen zaizkie eta gero eskatzen zaie testu argumentatibo bat eratzeko. […]

Laudorioak, ebaluatzeko era manipulatzaile bat?

Tweet

Jarraitzen dugu Prest Gara programako “Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?” gaia lantzen, eta ikastaroko kide batek oso gai iradokitzailea ekarri du: ez ote dute laudorioek kalte egiten?

Alfie Kohn-ek 1993an argitaratutako Punished by Rewards: The Trouble with Gold Stars, Incentive Plans, A’s, Praise, and Other Bribes liburuan, zalantzan jartzen du iruzkin positiboen balioa. Guk […]

IK/KI ikaskuntza kooperatiboaren inguruko hainbat kezka

Tweet

Gai hau hizkuntzen ebaluazioari lotutako Prest Gara ikastaroan sortu zaigula aprobetxatuko dut, bertan idatzitakoa hona ere ekartzeko.

Duda sortu da ea nola segitu IK/KI lanean Lehen Hezkuntzan etxealdi honetan.

IK/KI, ikaskuntza kooperatiboa-kooperatuz ikasi… etxetik?

IK/KI ikaskuntza kooperatiboa-kooperatuz ikasi teknika-multzo bat da, ikuspegi metodologiko zabalagoetan egoten dena normalean (proiektu bidezko metodologia, ikas-komunitateen metodologia…).

Bi esteka […]

Egunerokoak eta portfolioak hizkuntzen ebaluazioan

Tweet

Hainbatek aipatu duzue ideia ona iruditzen zaizuela hizkuntzen ebaluazioan egunerokoa erabiltzea, edo portfolioa, baina bi tresna hauek ez dira horren ohikoak eta arazo batzuk eragin ditzakete.

Iturria: Carla Lietor 2º ESO

Egunerokoen kasuan (“Diario de aprendizaje”), ez da gomendagarria literalki hartzea, hau da, egunero-egunero idaztea zerbait. Ez dakit inoiz izan duzuen “diario […]

Hizkuntz erroreen inguruan

Tweet

Konturatu naiz ezer gutxi dudala blogean hizkuntz erroreen inguruan! Ea ba, hona azalpen txiki bat, lagungarria izan daitekeelakoan.

Erroreak oso baliotsuak dira ikaslearen hizkuntz gaitasuna baloratzeko. Hala ere, erroreak analisi fin bat eskatzen du, bere jatorria ondo ulertzeko, eta hori ez da batere erraza izaten, errorea berbera izanik ere, ez delako testuinguru berean gertatzen. […]

Ebaluazioa eta kalifikazioa bereizten: kalifikaziorako zeregin gakoen inguruan

Tweet

Hilabete pare honetan, irakasleen formazioko Prest Gara programan ikastaro hau ematen ari gara: “Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?”. Orain arte hauek izan dira blog honetan argitaratutako sarrerak, ikastaroko oinarrizko material gisa:

Ebaluazioa zertarako? Ebaluazioa eta kalifikazioa itxialdi garaian Komunikazio gaitasuna eta hizkuntz gaitasun kritikoa Hizkuntzen ebaluazioa eta feedback motak Ebaluazio etikoa eta hizkuntzen ikaskuntza […]

Ebaluazio etikoa eta hizkuntzen ikaskuntza ebaluatzeko tresnak

Tweet

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 18. saio honetan, ebaluazio etikoa egiteak zer esan nahi duen argitzen saiatuko da Ainhoa Ezeiza esataria eta, hortik abiatuz, ebaluazio-tresnen inguruan ariko da. Erroreak, akatsak, desbideratzeak zer diren ulertzen saiatuko gara eta ebaluazio-ebidentzien kontzeptuak sartuko gara pittin bat. Saio hau Prest Gara programako “Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?” ikastaroaren parte da.

[…]

Hizkuntzen ebaluazioa eta feedback motak

Tweet

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 17. saio honetan, feedback moten inguruan ariko gara eta bereziki, feedback zuzentzailea eta feedback iradokitzailea zer diren azalduko du Ainhoa Ezeiza esatariak. Saio hau Prest Gara programako “Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?” ikastaroaren parte da.

https://www.ivoox.com/hizkuntzen-ebaluazioa-eta-feedback-motak_md_49848205_wp_1.mp3

Deskargatzera joan

Hona saioaren transkripzioa:

Saiatuko naiz gehiegi ere ez luzatzen… Tesi doktoralean atal luze […]