Artxiboa

‘eguneraketa automatikoa’rekin etiketatutako sarrerak

WordPress 3.3.2 segurtasun eguneraketa hainbat arazoekin

2012(e)ko apirilaren 30a

Joan den astean ehusfera funtzionatu ahal izateko beharrezkoa den WordPress aplikazioa eguneratu genuen. Eguneraketa eskuz egin beharrean, eguneraketa automatikoa hautatu genuen. WordPressen arbelean klik pare bat eginda, berak egiten du eguneraketa prozesu osoa.

Zoritxarrez eguneraketa ez zen behar bezala gauzatu. Handik bi egunetara, erabiltzaile batek intzidentzia bat zabaldu zuen esaten bere blogeko itxura guztiz desitxuratuta zegoela. Ikertzen hasi ginen eta konturatu ginen eguneraketa automatikoaren eraginez blog guztien pertsonalizazioak galdu egin zirela.

Atzera egitea erabaki genuen, eta horretarako, eguneraketa aurretik egindako segurtasun kopia berreskuratu genuen. Honek bi egun horietan zehar erabiltzaileek egindako aldaketak galtzea suposatu zuen. Berreskuraketaren ostean, segurtasun eguneraketa berriz ere egin genuen, oraingo honetan, metodo tradizionala erabilita.

Sentitzen dugu erabiltzaileei eragindako kalteengatik. Baten batek garrantzitsua den zerbait galdu egin badu, saiatu gaitezke atzera egin baino lehen daukagun datu basearen kopiatik berreskuratzen.

Oraindik aurrera eguneraketa prozesua eskuz egiten jarraituko dugu zalantzarik gabe.

eguneraketak , , ,