Artxiboa

‘ehu.eus’rekin etiketatutako sarrerak

Gravatar eta ehu.eus domeinu berria

2015(e)ko martxoaren 5a

lehenetsitako gravatar irudia

Orain dela urte batzuk Avatarrak WordPressen izeneko bidalketan, gure erabiltzaile izenaren ondoan agertzen den iruditxoa zelan aldatu daitekeen azaldu genuen. Ordutik ehusferako erabiltzaile askok lotu izan dute euren unibertsitateko email helbidea gravatar zerbitzuarekin.

2015eko urtarriletik aurrera, gure email helbideak aldatu egin dira @ehu.eus domeinu berrira. Aldaketa horrek gravatar zerbitzuan eragina izan du, helbide berriak ez baitaude zerbitzuarekin lotuta. Hori dela eta, azken egunotan argitaratutako edukien ondoan ez da gure avatartxoa ikusi.

Konponbidea erreza da: gravatar.com web orrira joan, gure erabiltzailearekin saioa hasi eta email helbide berria erantsi, oraingoan ehu.eus domeinuarekin. Laster, helbidea konfirmatzeko mezua jasoko dugu gure postontzian.

ehusfera ,