Kontsumo elektrikoak neurtzen, kontagailu adimendun baten bidez

(en castellano)

Konpainia banatzaileek etxebizitzetan dauden kontagailu zaharrak berriekin ordezkatu behar dituzte, 2018ko abendua baino lehen. Kontagailu berri horiek kontagailu adimendunak dira, eta ordu-bereizketa eta kudeaketa ahalbidetu behar dituzte 15 kW baino gehiagoko potentzia kontratatuta duten horniketetan.

2012/27/UE Europako Zuzentarauaren 9.2 atalak (efizientzia energetikoari buruzko zuzentaraua) ezartzen du ezen, kontagailu adimendun hauen zabaltzea erabilgarria izan behar dela bezeroek euren elektrizitate-kontsumo errealaren inguruko informazio zehatza eskuragarri izan dezaten.

Izan ere, tresna berri horiek gure kontsumo elektrikoei buruzko informazio asko emateko gai dira. Eta ez bakarrik aldiuneko kontsumoaren datuak, baizik eta baita datu historikoak ere, adibidez jada fakturatu diren aldietan gertatutako potentzia maximoak. Dato horiek oso garrantzitsuak dira, oso erabilgarriak izan baitaitezke jakiteko, adibidez, ea kontratatuta dugun potentzia benetan behar duguna baino askoz gehiago den ala ez, konpainia merkaturatzaileari benetan behar duguna baino gehiago ordaintzen ari garen ala ez. Zoritxarrez, ekipo berri hauek instalatzen ari diren arren, gaur egun bezerook datu gutxi batzuk baino ez dugu eskuragarri, eta bakarrik kontagailuaren bisorearen bidez. Gorago aipatu den Europako zuzentarauak, ordea, informazio hau guztia bezeroen esku jartzera behartzen du. CNMC Espainako Batzordeak 2014ko apirilean txosten bat publiko egin zuen Europako Zuzentarauaren betetzeko erraztearen inguruko hainbat gogoeta eta gomendio eginez.

Manipulatu daiteke kontagailu adimenduna?

Efizientzia energetikoari buruzko Europako zuzentarauak konpainia elektriko banatzileak behartzen ditu bezeroei kontsumo elektrikoei buruzko informazio gehiago ematera. Sektore elektrikoak hori posible egiten duen azpiegitura martxan jartzen duen bitartean, kontsumitzaileok informazio garrantzitsu horren zati bat eskuragarri dugu gure etxebizitzetan instalatuta dugun kontagailu adimendunaren bisorearen bidez.

Sistema elektrikoaren neurketa-puntuen arautegi bateratuak eta dagozkion Instrukzio Tekniko Osagarriek kontagailu berrien kokatzea eta instalatzea arautzen dituzte. Arautegi horietatik ondorioztatzen da ezen, zenbait baldintzatan, posible dela bezeroek euren kontagailu adimendunak eskuragarri edukitzea, ez bakarrik bisualki, baizik eta baita fisikoki ere, hau da, ikutzeko moduan. Kasu horretan, posible liteke bezeroak neurketa-kontagailuaren bisore digitalaren menuan sartzea, betiere konpainia banatzaileak kontagailuan jar zezakeen zigilua errespetatuz.

Zein neurri mota egin daitezke kontagailu adimendun baten bidez?

Kontagailu adimendunek, normalean, hurrengo irudian erakusten den menu gisako bat txertatuta dakarte; menu horren bidez posible da aldiuneko eta erregistratutako hainbat neurketa elektriko ikustea. Irudiaren menua LANDIS-GYR-ZCXe110 motako kontagailuarena da. Beste kontagailu adimendun batzuek, adibidez ZIV-5CTM delakoak, antzeko menuak dituzte.

menu-contador

Irudiaren menuak horrela egiten du lan:

  • Menuaren egitura hierarkikoa da: menuaren aukera batzuen bidez beste menu osagarri batzuetara hel gaitezke.

  • Menua sakagailu bakar baten bidez kontrolatzen da, bi modu desberdinez erabiliz: pultsazio motz baten bidez (2 segundo baino gutxiago), edo pultsazio luze baten bidez (2 segundo baino gehiago sakatuz).

  • Menuak ziklikoak dira. Botoian pultsazio motz bat egiten dugun bakoitzean, menuaren item desberditzak bisorean agertzen joango dira. Menuaren itemak datu zehatz baten erakusketa izan daitezke, edo beste menu baterako sarbidea.

  • Menu osagarri baterako sarbidea (edo hierarkian maila altuago batean dagoen menura itzultzea) pultsazio luze baten bidez burutzen da.

Hurrengo taulan, kontagailu adimendun baten menuan kontsultatu daitezkeen zenbait aldiuneko neurketa eta erregistratutako datu esanguratsu erakusten dira. Zehazki, taulak hiru kontzeptu erakusten ditu: informazioa aurkituko dugun menuaren izena, kontagailuak neurtutako/erregistratutako parametroaren izena, eta parametro horren OBIS kodea. OBIS kode hori oso garrantzitsua da, gakoa izango baitzaigu bisorean agertuko zaigun neurketa identifikatu ahal izateko.

codigos_OBIS euskaraz

Gure etxebizitzan kontagailu adimendun bat instalatuta baldin badaukagu, alde batetik, eta bestetik posible bada menuen sistema kontrolatzen duen sakagailua fisikoki eskuratzea (zigilurik bortzatu gabe), eta bisorea ikusi ahal badugu, orduan honako gauza hauek egin ahal izango ditugu:

  • Gure kontsumo elektrikoaren aldiuneko neurketak (sarearen tentsioa, intentsitatea, potentzia aktiboa, potentzia erreaktiboa, cos PHI) ikustea, L44 izeneko menuan.

  • Martxan dagoen tarifazio-aldian gertatutako potentzia aktiboko balio maximoak ikustea (L11 menua, OBIS kode 1.16.0.01) eta aurretik itxitako tarifazio-aldietan gertatutakoak ere (L12 menua, OBIS kode 1.16.0.02; L13 menua, 1.16.0.03; eta abar). Potentzia aktiboko balio maximo horiek oso erreferentzia onak dira jakiteko zein potentzia kontratatu behar diogun konpainia merkaturatzaileari. Adibidez: aurreko 12 tarifazio-aldi guztietan zehar potentzia aktiboko balio maximoak ez badu inoiz 3,45 kW gainditu, eta kontratatuta dugun potentzia handiagoa bada, 4,6 kW kasu, kontratatutako potentzia atal batean jaistea oso aukera interesgarri bat izan daiteke (hau da: 4,6 kW-etik 3,45 kW-era), kontratatutako potentziaren araberako fakturaren zatia proportzio berean murriztuz.

Deje una respuesta

 

 

 

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Junio 2020
L M X J V S D
« May    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930