Ohiko galderak

Nola sar naiteke Iberdrola Banaketa-ren Telegestio zerbitzura?

Gure kontagailu adimendunaren telegestio-zerbitzurako sarbidea edukitzeko ez da beharrezkoa Iberdrolaren merkaturatzailearen bezeroa izatea. Sarbidea izateko, sare elektrikoaren banaketa-sareak Iberdrola Distribución konpainiakoa izan behar du, eta kontagailu adimenduna gaituta egon behar da, besterik ez.

Gure fakturan, “Hornikuntzaren datuak” laukiaren barruan konpainia banatzailearen izena agertu behar da, eta horrek IBERDROLA DISTRIBUCIÓN ELÉCTRICA SAU izan behar du.

Elektrizitatearen banaketa-sarea gure etxeraino Iberdrola Distribución konpainiakoa izanik, telegestio-zerbituaren sarbidea izango dugu, baldin eta kontagailu adimendunak zabalduta baldin badaude gure barrutian.

Jakiteko ea kontagailu adimendunak zabalduta dauden ala ez gure barrutian, Área de despliegue de la Red Inteligente delakoaren mapa kontsultatu behar dugu:

https://www.iberdroladistribucionelectrica.com/03sica/clientesovc/iberdrola?IDPAG=ESOVD_ZONA_DESPL

Mapan sakatuz gero, barrutiak eta zabaltzeko urteak agertuko zaizkigu (años de despliege), barruti bakoitzean. Bilbon, adibidez, kontagailu adimenduak zabalduta daude barruti askotan 2012. urtetik:

tg01

Donostialdean berriz, barruti batzuetan kontagailu adimendunak ez dira zabaltzen 2016. urtera arte:

tg02

Telegestio-zerbitzuaren sarbidea Iberdrola Distribución Eléctrica konpainiaren webgunean dago eskuragarri, Área de consumidores delako gunean, honako esteka honetan:

https://www.iberdroladistribucionelectrica.com/01disd/clienteswtg/Iberdrola?IDPAG=ESWTG_LOGIN

tg03

Zerbitzura sartzeko, lehenengo alta eman behar dugu. Horretarako, REGISTRO botoia sakatu behar dugu (goian eskuinean). “Crear nuevo usuario” leihoa agertuko zaigu:

tg04

Leiho honetan kontratuaren titularraren izen osoa, NAN eta CUPS sartu behar ditugu. CUPS kodea (HPKU euskaraz) 20 zifrako kode bat da, gure fakturan agertzen dena, Hornikuntzaren datuak laukian, adibidez: ES0021009546798440XX.

Hurrengo pantailan posta elektronikoko helbide bat eta telefono zenbaki bat sartu behar ditugu, erabiltzaile-kontuaren sortzearen egiaztapen prozesurako:

tg05

Hurrengo pantailan pasahitz bat sartu beharko dugu, eta zerbitzua erabiltzeko baldintzak onartu:

tg06

Pasahitzak, gutxienez, letra maiuskula bat, beste minuskula bat eta zenbaki digitu bat eduki behar ditu, 6 eta 30 karaktere arteko luzera batekin.

Aceptar” botoia sakatu eta gero, Iberdrola Distribución konpainiaren posta elektroniko bat jasoko dugu agindutako posta helbidean:

tg07

Mezu honek emandako posta elektronikoko kontua egiaztatzen du. Horretarako, agindutako estekan sakatu behar dugu:

Para continuar con el proceso de alta, necesitamos que verifique su dirección de correo electrónico pinchando aquí

Estekan sakatutakoan beste leiho bat agertuko zaigu nabigatzailean:

tg08

Aldi berean, agindutako telefono mugikorrean SMS bat jasoko dugu, 6 zenbaki digituko aktibazio-kode batekin, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. konpainiaren kontsumitzaileen web-orrian sartzeko.

Behin baieztatu dugu kodea jaso dugula, kode hori sartzeko beste leiho bat agertuko zaigu:

tg09

6 zenbaki digituko kodea sartu eta “Activar” botoia sakatu eta gero, alta prozesua zuzen burutu dugula esaten digun beste pantaila bat agertuko zaigu aurrean:

tg10

Jarraian beste mezu elektroniko bat jasoko dugu gure kontuan, esanez zein den gure erabiltzailearen izena (Usuario) eta pasahitza (password) telegestio-zerbitzura sartu ahal izateko:

tg11

Telegestio-zerbitzura sartzeko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar ditugu zerbitzuan sesioa hasteko leihoan, honako esteka honetan:

https://www.iberdroladistribucionelectrica.com/01disd/wtgapp/www/inicio.html#login

tg12

Aplikaziora sartutakoan, hornikuntzako helbide bat baino gehiago ager dakizkigukete. Hori gertatuko zaigu hornikuntza kontratu bat baino gehiago baditugu, edota iraganean beste etxebizitza batean (kasu horretan, egoera “Baja” izango da):

tg13

Hornikuntza aktiboaren helbidea aukeratuta, telegestio-zerbitzura sar gaitezke, “Telegestión” menuaren bidez:

tg14

Sei datu-mota desberdin daude:

Mi consumo diario:

Eguneko kontsumoa. Orduz orduko kontsumoak erakusten ditu, Wh-tan (watt-ordu), erregistratutako edozein egunetan:

tg15


Informazioa grafikoki jaitsi daiteke, baita kalkulu-orriko formatuan (Excel formatua).

Aukera hau erabilgarria izan daiteke gure etxeko stand-by kontsumoa ezagutzeko. Horretarako gaueko kontsumoak kontsultatu behar ditugu, eta seguru gauden etxea hutsik dagoen beste une batekoak (adibidez oporretan egon garenean, kanpoan asteburu batean, eta abar). Orduko irakuzketa horiek ideia bat emango digute zein izan daitekeen gutxieneko kontsumo elektrikoa gure etxean, segurki hozkailuaren kontsumoari lotuta. Kasu gehienetan kontsumo horrek ez luke 100 Wh baino gehiago izan behar:

tg16

Mi consumo semanal:

Asteko kontsumoa. Eguneko kontsumo metatuak erakusten ditu, aste batean zehar. Aurreko asteetako datuak eskuragarri daude, aukeratuz gero:

tg17

Mi consumo mensual:

Urteko kontsumoa. Orduz orduko kontsumoak erakusten ditu, hilabete batean. Erregistratutako aurreko hilabeteen datuak ere eskuragarri daude:

tg18

Consumo horario facturado:

Orduz orduko kontsumo fakturatuak. Aukera honen bidez posible da ikustea bi daten arteko orduz orduko fakturatutako kontsumo guztiak, edota aurreko faktura zehatz batean fakturatutakoak ere. Datuak Excel edota CSV formatuan deskargatu daitezke (character separated values, karaktereek banandutako balioak), geroago prozesatzeko:

tg19

¿Qué potencia necesito?

Zein potentzia behar dut? Aukera honen bidez posible da urte bateko hilabete bakoitzean gertatutako gehieneko potentzia-eskaera ezagutzea. Hala ere, kontuz!, irakurketa horiek ordu laurdeneko batez besteko potentzia maximoak dira (maximetro batek irakurriko lituzketenak). Beraz, posible da etxean gertatutako pikoko kontumo maximoak irakurketa horiek baino altuagoak izatea. Hala eta guztiz ere, kontuan hartu behar da kontagailu adimendun baten barruan dagoen ICP moduluak (Interruptor de Control de Potencia) tolerantzia bat dutela, eta ez dutela berehalakoan desarratzen: %10eko gainkorronte bati 60 minutuz eusten diote, eta %50eko gainkorronteari gutxienez 11 minutuz eusten diote.

tg20

Aurreko irudiak irailean bere kontratuko potentzia 4,6 kW-etik 3,45 kW-era jaitsi zuen (tramo bateko jaitsiera) bezero baten erregistroak erakusten ditu.

Acceso on-line al contador:

Kontagailuarekin zuzeneko konexioa. Aukera honen bidez posible da berehalako kontsumo elektrikoaren teleneurketak egitea, kontagailu adimendunaren bidez. Posible da zazpi neurketa desberdin gordetzea, data eta orduarekin batera, iruzkin batzuk ere eginez. Neurketa-ziklo bakoitzak (botoi batzuk sakatu behar dira) 20-30 segundo eskatzen ditu. Nahi bezain beste neurketa egin daitezke, gordetako eszenarioak aldez aurretik ezabatzen badira.

Teleneurketa honen bidez posible da gure etxeko kontsumo elektrikoa (ia) berehala neurtzea:

tg21 tg22

 

Deje una respuesta

 

 

 

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Junio 2020
L M X J V S D
« May    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930