Archivos

Categorías

Euskara ingelesera: Meabe eta Gabantxo euskal artisten ibilbide literarioa Estatu Batuetan

[youtube]https://youtu.be/ng735V2oVy8[/youtube]

[Miren Agur Meabe eta Amaia Gabantxo, Estatu Batuetatik eginiko literatur ibilbidean]

[Miren Agur Meabe eta Amaia Gabantxo, Estatu Batuetatik eginiko literatur ibilbidean]

Estatu Batuetan, New York estatuko OMI Writers idazleen etxeak Miren Agur Meabe euskal idazlea eta haren ingeleserako itzultzaile Amaia Gabantxo hartuko ditu, bere “TranslationLab”-ean (itzulpen laborategia), 2015eko azaroaren 10etik 21era bitartean.

Milaka idazlek eta itzultzailek eskatzen dute urterik urte egoitza prestigiotsuan onartuak izatea, baina lau bikote besterik ez dira onartzen urteko deialdi bakoitzean. Aurten, Miren Agur Meabe eta Amaia Gabantxo euskaldunekin batera, Mexikoko idazle Daniel Saldaña eta haren itzultzaile Christina McSweeney, Rasha Abbas idazle siriarra eta haren itzultzaile Alice Guthrie, eta Hristo Karatoyanov idazle bulgariarra eta haren itzultzaile Izidora Angel bilduko dira OMI Writers-en Ledig Zentroan. Lau bikote artistikoak protagonista izango dira City University of New York (CUNY) unibertsitateko Graduate Center-ean. Unibertsitate hori New Yorkeko 5. etorbide entzutetsuan dago, eta ekitaldia azaroaren 12an izango da. Antolatzailea Estatu Batuetako literatur aldizkari bat da: “Words Without Borders”

Egonaldi artistikoak iraun bitartean, Meabek eta Gabantxok Kristalezko begi bat lana ingelesera itzultzeko lan egingo dute. Meaberen azken nobela da, eta Parthian Books argitaletxeak 2016ko udan argitaratuko du Erresuma Batuan. Idazle lekeitiarra Estatu Batuetan egongo dela baliatuta, idazle-itzultzaile tandemak irakurketa ibilbidea egingo du unibertsitatez unibertsitate, OMI Writersko egonaldiaren ondoren. New Yorken eta Chicago hirian (han bizi da Gabantxo idazlea) ekitaldiak egiteaz gain, biek bisitatuko dituzte Santa Bárbarako, Renoko eta Boiseko unibertsitateak. Santa Bárbaran, gainera, bisitak bat egingo du Kaliforniako hiri hartako “Basque Club”-aren (Euskal Etxea) inaugurazioarekin.

+INFO About Basque Country

 

 

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>