Archivos

Categorías

QBAOren ustezko iruzurra eta Reala. Miren Gabantxo Marketing adituarekin

Euskadi Irratiko AMARAUNA saioan Unai Urreagan kazetariak eta nik elkarrizketa izan dugu: QBAO (teknologia txinatarra) vs Erreala (futbol taldea Gipuzkoakoa). Tartean gai polemikoa dugu, marka bien arteko hitzarmenaren abantailak eta desabantailak.

QBAOren ustezko iruzurra eta Reala. Miren Gabantxo Marketing adituarekin

Miren Gabantxo (@upvehu, ikerlaria)

Miren Gabantxo (@upvehu, ikerlaria)

Realeko Qbao babesle nagusiaren arrastorik ez da izango, gaur Reala eta Leganesen jokatuko duten norgehiagokan. Ustezko iruzur kasu batengatik.

Erregeen egunaren ostean, igandean, 2018.eko urtarrilaren 7an, eguerdian Leganes-Erreala partidua jokatu orduko, elkarrizketa egin zidaten Euskadi Irratikoek, Amarauna saiokoek. Izatez, txuri-urdinek kamiseta hutsik aterako dute, QBAO marka txinatarraren logorik gabe. Zergatik? Futbol taldearen azken komunikatuaren arabera (2017/ 12/29), iruzurra egin homen du txinatar enpresa horrek Txinan eta bitartean, futbol taldeak komunikazio krisi honen aurrean erabaki batzuk hartu dituzte, tartean, kamisetatik logoa kentzea. Honen harira, elkarrizketa hemen marka arazoaz:

  1. Zenbateraino “zikindu” dezake Realaren izen ona ustezko babesle “iruzurti” batek?

Kontutan hartu behar da gaur egun Interneten menpe gaudela,  izen ona edo txarra izatea, zurrumurruen menpe dago. Eta kasu honetan, ustezko iruzurti bat alboan izateak, berez, Errealaren markari kalte egiten dio.

2. Aurtengo denboraldian 1,5 milioi euro jaso behar zituen Realak. Hobea diru hori galtzea, kaltea handiagoa izan litekeelako? 

Bai argi dago, Errelaren markak askoz ere diru gehiago balio du. Hau nabarmena da. Komunikazio munduan marka baten balioa ezin da jakin zehazki, oso kontzeptu sensiblea da, emozioetan oinarrituta dago marka eta horregatik ezin da jarri arriskuan beste marka batek, QBAOk gauzak txarto egin omen dituelako.

3. Kontratua hausteko arazorik izango luke Realak? Ez dut uste, nik kontratua ez dot ikusi baina ziurrenez abokatuek ondo aztertutako kontratua izango da eta Errealaren onerako sinatuko zan. Orain kalterako bada, kontratua apurtu eta kitto.

Realak ateratako “ohar ofiziala” 

Gure babeslearen, qbao.com, inguruan sortu diren azken gertakariak direla eta Realak ondorengoa azaldu nahi du:

  1. Reala eta Qbao.com-en harremana babesle harremana da, besterik gabe.
  2. Realak ez du Qbao.com-en publizitatea erabiliko lehen taldeak Leganesen urtarrilaren 7an jokatuko duen neurketan. 
  3. Agertu diren albisteak ondorengo egunean egiaztatuko balira Realak kontratua bertan behera utziko du eta formula ezberdinak bilatuko ditu jasandako okerrak ordaintzeko. 
  4. Qbao.com-en arazo legalak egiaztutko balira Reala kaltetua bezala kontsideratuko da, beste pertsona eta erakundeak bezala.

4. Kasu honetan Txinako enpresa bati buruz ari gara hitz egiten. Zergatik saldu nahi izaten dute beraien marka Europako futbol taldeen bitartez?

Txinak bere potentzia ekonomikoa mundutik zehar doa zabaltzen. Europan dagoen ligarik garrantzitsuenetarikoa da Espainiako Liga eta gainera publizitatean eta erretransmisio eskubideetan diru itzela mugitzen du. Ikusle edo jarraitzaile kopurua ez dago Espainian bakarrik, Internetari esker, Ligaren erretransmisioak eta jarraitzaileak mundu globalizatukoak dira, edozein puntakoak. eta Liga horretan, jokuan, Erreala futbol taldekoak dagoz. Beraz, Errealaren kamisetetan, “merchandising” horretan eta  jarraitzaileen “sare sozialetan” (oso inportantea) euren QBAO marka agertzeak, biderkatu egiten du txinatar markaren presentzia munduan. Estrategia argi dago QBAOrentzat. Ondo egin du Europako merkatuan QBAO marka ezagutarazteko  (marka hori jakin dudanagatik onlineko teknologia eta denda birtualena da). Beraz, negozio tendentzia hori ere zabaltzear dago oraindik gehiago Europan eta munduan.

5. Ez ditugu Realeko zaleak qbao. –orrian klik egiten imajinatzen. Guk egin dugu eta orrialdea Txineraz agertzen da…

Momentuz QBAOren negozioa Txinan da. 2014an sartu zen marka moduan Rayo Vallecanoren eta Errelaren kamisetetan merchandising egiten. 2018an gagoz eta ez da denbora asko pasa. Komunikazio estrategia honetan lehentasuna dauka QBAO marka sendotzea Txinako bezeroen artean, euren izen ona indartuz…estrategia honekin, Europako Ligako futbol talde on bati lotuta agertuz.

Errelararen markaren baloreak zeintzuk dira? Indarra, joku garbia, etika, potentzia, arrakasta, bertako gizartearekin lotura emozionala….marka moduan QBAOri oparitzeko diruaren truke. QBAOren webgunea txineraz dago, Txinako  merkatura zuzenduta dagoelako.

6. Txinakoa edo besten edozein lekutakoa izan, kirol talde bat babesten duenak zer bilatzen du? Marka indartzea?

Kirol talde bat babesten duenak, dirua mahai gainean jarriz, aliantza horren bitartez marka indartzea bilatzen du. Izatez, parte biek irabazi behar dute zeozer tratuan. “Win – win”, ingelesez, marka biek irabazi behar dute. Honegatik kasu honetan, Errealak ikusten badu bere marka korporatiboak galdu egiten duela QBAO markarekin batera jarraituz, ba orduan sinaturiko tratua atzera botatzea zilegizkoa da.

7. Kirolak mugitzen dituen miloika zaleak baino “arrantzaleku” hoberik ez dago?

Zaleak, kontsumitzaileak, INterneteko orrietan klik-klik egiten dutenen atzetik dabiltza enpresa guztiak.

Egia esanez, futbolaren arrantzalekuan milioika jarraitzaile dago. Pentsatu behar duguna da: klik egiten dugun bakoitzean, zenbat publizitate sartzen zaigun gure gustoko web orrietan. Negozioa hor dago. Kontsumitzaileok, guk geuk ditugun gustuen eta desioen arabera hor kokatuko dira publizitate anuntzioak eta hori Europan edo Euskadin sartu nahi den txinatar enpresa honentzat oso erakargarria da. Epe luzera egiten diren komunikazio estrategiak dira.

 

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>