Archivos

Categorías

DIRCOM proiektu errealean dabiltza Pertsuasio estrategiak lantzen Komunikazio Fakultateko ikasleak

Sormendunak eta bizkorrak izatea eskatu zaie UPV/EHUko ikasleei 2021 ikasturte honetan “DIRCOM Plus Proiektuan” parte hartzeko. Ikasteko bide berritzaile honetan proiektua erreala dute eskuartean, irudia eta mugimendua aitzakiaz eta Komunikazio Zuzendariei elkarrizketak egitea, bidean. Komunikazio laborategi honek, ikus-entzunezko proiektu ezberdinak garatzea izan du helburu. Horretarako, Fakultateko kamara profesionalak hartzea eta Bilbora joan eta komunikazio zuzendari profesionalei elkarrizketak egitera irtetzea proposatu zaie ikasleei. Aldez aurretik, adituekin berba nola egin, idatzizko mesedeak nola eskatu eta istorioak kontatzeko formatuak landu dira aurrez-aurreko saioetan <Komunikazioa eta Publizitatea. Pertsuasio Estrategiak> ikasgaian. Murgiltze esperientzia honetan, biak batera, Miren Gabantxo-Uriagereka, telebistako erreportaria eta gaur egun UPV/ EHUko irakaslea eta David Tazueco, DT Creativos komunikazio-enpresako zuzendaria aholkulari izan dira. Lehenengo aldiz garatu da ikaste-irakaste esperientzia berrikoi hau eta horretarako DIRCOM Norte elkartearen babesa bilatu da. Ikasgaiaren derrigorrezko praktiken barruan garatu da eta horrez gain, Maiatzaren 13an bi lanik onenak sarituko ditu DIRCOM Norte komunikazio profesionalen elkarteak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, goizeko hamaiketan, Auditorium-ean.

INFORMAZIO +

https://www.dircom.org/2021/04/24/descubre-la-historia-del-proyecto-dircom-plus-la-estrategia-de-contar-con-estudiantes-de-upv-ehu/

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>