Archivos

Categorías

Zatoz UPV/EHUren Barroko sasoiko Kontzertura Bilbon

Abenduaren 17an egingo dugu Gabonetako kontzertua, arratsaldeko zortzietan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Bilbon. Aurten ere Patxi García Garmilla izango da gurekin: Zientzia Fakultateko geologoa da, eta, era berean, musika barrokoan espezializaturiko organista aditua. Hark zuzentzen duen Aula Boreal taldeak musika barrokoa joko du; etengabe ikertzen dute kontzertu eta argitalpenetan jasota dagen musika mota horren inguruan.