Artxiboak

Kategoriak

Euskal presoek UPV/EHUn ikasteko duten eskubidea bermatzearen alde

Gaur, azaroak 23, aurkeztu da EHUren Bizkaiko Campuseko Leioako Liburutegian Euskal Presoak EHUra ikastera kanpaina, euskal presoek EHUn ikasteko duten eskubidea bermatzearen alde. Uniberstitateko hainbat ikasle, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langilek sustatua da, bai eta STEILAS, LAB eta ELA langile sindikatuek eta IA eta PREST ikasle taldeek ere.

ADIERAZI ZUK ERE ZURE ATXIKIMENDUA HEMEN: http://goo.gl/oRjl8X

Euskal presoek EHUn ikasteko kanpainaren aurkezpena, Leioako Unibertsitatean.

                                      (Argazki Press)

Hoy, 23 de Noviembre se ha presentado en la Biblioteca de Leioa del campus de Bizkaia la campaña a favor de garantzizar el derechos de los/as presos/as vascos/as a estudiar en la UPV/EHU, promovida por varios/as profesores/as, estudiantes y trabajadores/as de administración y servicios.

ADHIÉRETE TÚ TAMBIÉN AQUÍ: http://goo.gl/oRjl8X

AGIRIA

Behean sinatzen dugun UPV/EHUko irakasle, ikerlari, administrazio eta zerbitzuetako langile, ikasle, elkarte eta sindikatuok euskal herritar presoek jasaten duten egoerarekin gure kezka azaldu nahi dugu. Kezkatuta gaude Frantziak eta Espainiak aurrera daramaten presoekiko politikarekin: bere senide eta lagunengandik urruntzen duen sakabanaketa; preso gaixoek behar duten arreta jasotzeko kaleratuak ez izatea; zigorren luzapena; kartzeletako bakartze eta zigor-politikak… Ez dugu ahazten, gainera, presoei gain-zigorra jartzeaz batera, haien senideak ere zigortuak direla. Eta politika krudel horrekin, estatuek nazioarteko eta barne legediari zein Europako Giza Eskubideen Epaitegiak ezarritako irizpide eta ebazpenei muzin egiten dietela.

Hori horrela, eta UPV/EHUko kide garen heinean, euskal herritar presoek gure unibertsitatean ikasteko duten eskubidean pausatu nahi dugu begirada. Eta, lehenik eta behin, espainiar kartzeletan preso dauden euskal herritarrek UPV/EHUn ikasteko eskubidea galerazita edukitzea ulertezina eta, areago, onartezina iruditzen zaigula esan beharra daukagu, kontuan hartuta gure Unibertsitatea dela euskaraz ikasteko aukera nagusia –bakarra ez esatearren-.

Frantziako espetxeetan preso daudenek ere, UPV/EHUn ikasteko eskubidea ukatua ez badute ere, oso zaila dutela ezin aipatu gabe utzi: preso egoera ez da kontuan hartua izaten eta ikasketek haien senideei suposatzen dieten zama ekonomikoak eta kudeaketa ez egokiak (matrikulazioa, tutoretzarik eza, atzerapenak…) ikasketa-prozesua izugarri zailtzen dute, behin baino gehiagotan ikasketak bertan behera uztera behartuak ikusiz.

Horretaz guztiaz jabeturik, eta euskal jendartearen egoera politikoaren normalizazioaren garapenean euskal herritar presoen eskubideak –eta zehazkiago, ikasteko eskubideak- bermatzeak duen garrantzia kontuan harturik honako eskabide hauek egin nahi dizkiegu Gobernu ezberdinetako agintari politikoei zein UPV/EHUko mandatariei:

  1. Euskal herritar presoek dituzten eskubide guztiak onartuak eta bermatuak izan daitezela, salbuespen-neurri eta erabakiekin bukatuz, eta, bide batez, Giza Eskubideen Europako Epaitegiaren irizpide eta ebazpenekin bat eginez.

  1. Euskal presoek nahi duten hizkuntzan ikasteko duten eskubidea egikaritzeko, behar beste arauzko aldaketa eta hitzarmen proposatu, defendatu eta sina dezatela, oinarrizkoa eta nazioarteko, Espainiako zein EAEko unibertsitate legedian jasoa den hezkuntza eskubidea bermatzeko oztopo oro alboratzeko.

  1. Azken urteotan hartutako erabakiei jarraipena emateko, irakas-eskaintza zabal eta egonkorra eskaini dezala UPV/EHUk Espainiako zein estatutik kanpoko presondegietan dauden euskal herritarrek nahi duten gradu edo gradu ondokoa ikas dezaten.

  1. Horretaz gain, euskal herritar presoek unibertsitatean benetan ikasi ahal izateko, eta euren preso-egoera kontuan hartuta, sartzeko eta ikaste-prozesua modu egokian garatu ahal izateko beharrezko neurriak hartu eta egokitzapenak egin daitezela; besteak beste matrikulazio-prozesuan neurriak hartuz, tasak eta bekak jaso ahal izateko presoen egoerara egokituz, tutoretzak bermatuz eta abar.

Agiri hau sinatzen dugun UPV/EHUko irakasle, ikerlari, AZP-ko langile, ikasle, elkarte eta sindikatuok giza eskubide guztien defentsan euskal herritar presoei dagozkien eskubideak defendatzeko konpromisoa hartzen dugu; eskubideen ukapenetik eskubideen bermatzera igarotzeko garaia dela uste baitugu; ikasteko eskubideari oztopoak jartzetik trabak baztertu eta benetan bermatua izateko unea delakoan baikaude.

Horrexegatik, UPV/EHUko langile eta ikasleei eskaera hauekin bat egiteko deia egiten diegu, agiri honi atxikituz eta Campus ezberdinetan antolatuko diren ekimenetan parte hartuz.

UPV/EHUn, 2015eko azaroaren 23an

Sustatzaileak:

IIP: Iñaki Lasagabaster (zuzenbide administratiboko katedraduna), Ramón Zallo (ikus-entzunezko katedraduna), Josu Amezaga (Ikus-entzunezko Komunikazioa Sailaren zuzendaria), Mila Amurrio (lan-kontratudun IIP-ren Enpresa Batzordeko lehendakaria), Mari Luz Esteban (Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Donostia), Mónica Ortueta (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Leioa), Gorka Bueno (Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa, Bilbo), César Manzanos (Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola, Gasteiz), Amaia Andrieu (Irakasleen Unibertsitate Eskola, Gasteiz), Patxi Azpillaga (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Leioa), Iratxe Retolaza (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Leioa).

AZP: Deine Larrabeiti (UPV/EHUko Klaustroko mahaikidea), Isabel Fernandino (AZP funtzionarioen Pertsonalaren Batzordeko lehendakaria), Mertxe Arto (AZP funtzionarioen Pertsonalaren Batzordeko idazkaria), Agurtzane Ugalde (lan-kontratudun AZP-ren Enpresa Batzordeko lehendakaria), ,José Ramón Vega (lan-kontratudun AZP-ren Enpresa Batzordeko idazkaria), Emilio Zubia (UPV/EHUko Gizarte Kontseiluko kidea), Itziar Pérez Romón (ELA sindikatuaren ordezkaria), Oskia Agirre (Carlos Santamaria Zentroa, Donostia), Elena Martínez (Steilas sindikatuaren ordezkaria), Javi Ibarra (lan-kontratudun AZP-ren Enpresa Batzordeko kidea), Carmen Mendigutxia (Farmazia Fakultatea, Gasteiz), Miren Zubizarreta (ELA sindikatuaren ordezkaria), Gabi Elkoroaristizabal (AZP funtzionarioen Pertsonaleko Batzordekidea).

IKASLEAK: Jone Lozano (preso ohia), Aitor Servier (bertsolaria), Maddi Bilbao ( preso baten senidea), Iker de la Luz (Bizkaiko Ikasleen Kontseiluko lehendakariordea), Unai Galatas (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen Ikasle Kontseiluko kidea), Jon Delgado (Presoen Sostengu Taldeko kidea), Iraide Juaristi (Ikasle Abertzaleak taldeko kidea), Unai Arkauz (senidea), Eneko Olea (abeslaria).

Bultzatzaileak: LAB STEILAS ELA IA PREST

Atxikimendua emateko: http://goo.gl/oRjl8X

Por garantizar el derecho a estudiar en la UPV/EHU

de los presos y presas vascas

El personal docente e investigador, el personal de administración y servicios, alumnado, asociaciones y sindicatos de la UPV/EHU abajo firmantes, queremos mostrar nuestra preocupación respecto a la situación que sufren los presos y presas vascas. Estamos preocupados por la política adoptada por Francia y España en relación con las personas presas: la dispersión que los aleja de sus familias y amistades; no permitir excarcelaciones para que las personas que están enfermoa puedan ser atendidos ; alargar las penas ; las políticas de aislamiento y castigo de las cárceles … No olvidamos, además, que aparte de aplicar castigo sobre castigo a las personas presas, también se castiga a sus familiares. Aplicando esta política cruel los estados rechazan tanto la legislación internacional como interna, así como los criterios y resoluciones del Tribunal Europeo de Derechos Humanos.

Ante esta situación, y como miembros de la UPV/EHU, queremos detener nuestra mirada en el derecho que tienen los presos y presas vascas a estudiar en nuestra universidad. Y, en primer lugar, dejar claro que nos parece no solo incomprensible, sino inadmisible que a los presos y presas vascas en cárceles españolas se les niegue el derecho a estudiar en la UPV/EHU, más aún teniendo en cuenta que es la principal opción para aquellos que quieren estudiar en euskara -por no decir la única-.

También tenemos que mencionar a aquellas personas presas en las cárceles francesas, que aunque no se les niega el derecho a estudiar en la UPV/EHU, se encuentran en una situación muy difícil: la condición de presa o preso no se tiene en cuenta y la carga económica que les supone a sus familiares y una gestión inadecuada (matriculación, falta de tutorías, retrasos …), dificultan sobremanera el proceso de aprendizaje, viéndose obligados en más de una ocasión a abandonar los estudios.

Conscientes de todo ello, y teniendo en cuenta la importancia que garantizar los derechos de las personas presas –y su derecho al estudio en concreto- tiene para el desarrollo de la normalización de la situación política vasca, queremos realizar las siguientes peticiones a las direcciones políticas de los distintos Gobiernos como a las autoridades de la UPV/EHU:

  1. Que se reconozcan y garanticen todos los derechos que tienen los presos y presas vascas, terminando con las medidas y decisiones de excepción, y de paso, adhiriéndose a los criterios y resoluciones del Tribunal Europeo de Derechos Humanos.

  1. Que para hacer realidad el derecho de los presos y presas vascas a estudiar en el idioma de su elección, propongan, defiendan y firmen cuantos cambios reglamentarios y acuerdos sean necesarios para hacer desaparecer cualquier obstáculo que impida garantizar el derecho a la educación recogida en las legislaciones básicas universitarias de la CAV como españolas e internacionales.

  2. Como continuación de las decisiones adoptadas los últimos años, que la UPV/EHU ofrezca una oferta docente amplia y estable para que los y las ciudadanas que se hallan en cárceles tanto españolas como de otros estados, puedan cursar el grado o postgrado que desean.

  1. Además, solicitamos que para que los presos y presas vascas puedan estudiar realmente en la universidad, y teniendo en cuenta su condición de preso o presa, se tomen las medidas necesarias y se realicen las adaptaciones precisas para poder llevar a cabo los procesos de acceso y aprendizaje de forma adecuada; entre otras, tomar medidas en los procesos de matriculación, posibilitarla recepción de becas adaptándolos a la situación de las presas y presos, garantizar las tutorías, etc.

El profesorado, personal investigador, personal de administración y servicios, alumnado, asociaciones y sindicatos de la UPV/EHU que firmamos este documento nos comprometemos, en defensa de todos los derechos humanos, a defender los derechos que corresponden a los presos y presas vascas, ya que creemos que es momento de pasar de la negación de derechos a la garantía de los mismos; de retirar los obstáculos al derecho a estudiar y garantizarlo realmente.

Por todo ello, realizamos un llamamiento a las trabajadoras, los trabajadores y el alumnado de la UPV/EHU para que se unan a estas peticiones, adhiriéndose a este manifiesto y participando en las actividades que se organizarán en los diferentes Campus.

UPV/EHU, 23 de noviembre de 2015

Impulsores:

PDI: Iñaki Lasagabaster (Catedrático de derecho administrativo, Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales, Bilbao), Ramón Zallo (Catedrático de comunicación audiovisual, Leioa), Josu Amezaga (Director del Departamento de Comunicación Audiovisual), Mila Amurrio (Presidenta del Comité de Empresa del PDI laboral, Leioa), Mari Luz Esteban (profesora, Facultad de Filosofía y Ciencias de la Educación, San Sebastián), Mónica Ortueta (profesora, Factultad de Ciencia y Tecnología, Leioa), Gorka Bueno (profesor, Escuela Superior de Ingeniería, Bilbao), César Manzanos (Escuela Universitaria de Trabajo Social, Vitoria), Amaia Andrieu (Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola), Patxi Azpillaga (Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación, Leioa), Iratxe Retolaza (Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación, Leioa).

PAS: Deine Larrabeiti (miembro de la Mesa del Claustro), Isabel Fernandino (presidenta de la Junta de Personal del PAS funcionario), Mertxe Arto (secretaria de la Junta de Personal del PAS funcionario) , Agurtzane Ugalde (presidenta del Comité de Empresa del PAS labora), José Ramón Vega (secretario del Comité de Empresa del PAS laboral), Emilio Zubia (miembro del Consejo Social de la UPV/EHU), Itziar Pérez Romón (delegada del sindicato ELA), Oskia Agirre (Centro Carlos Santamaría, Donostia), Elena Martínez (delegada del sindicato Steilas), Javi Ibarra (miembro del Comité de Empresa), Carmen Mendigutxia (Facultad de Farmacia, Vitoria), Miren Zubizarreta (delegada del sindicato ELA), Gabi Elkoroaristizabal (miembro de la Junta de Personal del PAS funcionario, Leioa).

ALUMNADO: Jone Lozano (expresa), Aitor Servier (bertsolari), Maddi Bilbao (familiar de preso), Jon Delgado (miembro de Presoen Sostengu Taldea), Iraide Juaristi (miembro de Ikasle Abertzaleak), Unai Galatas (miembro del Consejo de Estudiantes de la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación, Leioa), Iker de la Luz (vicepresidente del Consejo de Estudiantes de Bizkaia), Unai Arkauz (familiar de preso), Eneko Olea (cantante).

Promotores: LAB STEILAS ELA IA PREST


Para adherirse:
http://goo.gl/oRjl8X

4 iruzkin honentzako: Euskal presoak EHUra ikastera!

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>