Terminologia Sareak Ehunduz programa: abiapuntuko ideia batzuk

laptops-in-classroomEuskarak garapen handia izan du azken hamarkadetan. Garapen hori ezinbestekoa izan da, besteak beste, hizkuntza lehenago erabili gabeko testuinguruetan erabili ahal izateko. Testuinguru horietako batzuk espezializatuak dira, adibidez, zientziekin edota teknologiekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzten testuinguruak. Horrelako testuinguru espezializatuetan aritzeko ezinbestekoa da terminologia, diskurtso espezializatuek terminologiaren euskarriaren beharra baitute. Euskarazko terminologia neurri handian unibertsitateko ikasgeletan garatzen eta erabiltzen da. Terminologia errealaz hitz egin dezakegu, gainera horrelakoetan, benetako komunikazioan erabiltzen den terminologia baita. Unibertsitatea gakotzat hartzen dugu euskarazko terminologiaren garapenerako hainbat arrazoirengatik. Izan ere, unibertsitateko ikasgeletan prestatzen dira etorkizuneko aditu euskaldunak eta, beren profesioarako behar dituzten ezagutzak eta trebetasunak ez ezik, beren espezialitate-alorrean komunikatzeko behar duten terminologia ere ikasten dute bertan.

Nolanahi ere, zenbait oztopo detektatu ditugu unibertsitatean garatzen den terminologiaren zirkulazio eta finkapenerako:

  • Aditu-irakasleen arteko sare arinik eza oztopo gertatzen da terminologiaren zirkulaziorako eta partekatzerako. Irakasleen eta ikasleen arteko komunikazio-sareak oso arinak dira baina, irakasleen artekoak, aldiz, oso geldoak eta eskasak.
  • Ikasgeletan erabiltzen diren ahozko eta idatzizko testuak eta terminologia biltzeko zailtasun nabarmenak daude, oso maiz testu espontaneoen eta ahozkoen bitartez gertatzen baita komunikazio hori. Horrek gakotzat hartu dugun terminologiaren deskripzioa zailtzen du.
  • Terminologiaren gaineko etengabeko interbentzioa gertatzen da: testuen kontrol linguistikoa, terminologia ofizialaren lehenestea, Hiztegi Batuaren erabakien interpretazioa eta aplikazio murriztailea …

Arazo edo oztopo horiek konpentsatzeko asmoz sortu zen Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) programa.

ERREFERENTZIA:

Zabala, I.; San Martin, I.; Lersundi, M.  (2013) “Linguistic and sociolinguisitc factors that influence the detection, implantation and circulation of natural terminology in academic uses of Basque” In Pascaline Dury, José Carlos de Hoyos, Julie Makri-Morel, François Maniez, Vincent Renner & María Belén Villar Díaz (ed.) La néologie en langue de spécialité. Neology in specialized languages. La neología en lengua de especialidad. Publications du CRTT. Lyon (Francia)

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>