Izurdeen erdiloa

izurdeakIzurdeek arreta mantentzeko gaitasuna dute denbora luzean zehar, gau eta egun. Horixe frogatu dute helburu horrekin egindako esperimentuek. Izan ere, bost egunetan zehar, etenik gabe, soinu eta argi seinaleei erantzuteko ahalmena ez dute galdu erabilitako izurdeek. Seguraski, denbora luzeagoetan ere manten dezakete arreta osoa, baina bost egunekoa izan zen esperimentuen iraupena.

Dirudienez, arreta mantentzeko ahalmen hori, lo egiteko moduari zor diote izurdeek. Erdi lo eta erdi esna egoteko ahalmena dute, garunaren erdia esnaturik eta beste erdia lokarturik izan baitezakete. Ahalmen hori oso baliagarria da izurdeek eta beste zetazeoek duten bizimodua kontuan harturik. Hemisferio bakarreko loari esker atseden partziala har dezakete euren harrapakarien erasoen aurrean arreta galdu barik.

Gure arteko batzuek nahi lukete, bai, izurdeek duten ahalmen hori edukitzea, baina hori bai, parrandan ibiltzeko nahi lukete!

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>