Hartz polarraren larruazalaren kolorea

1-polar-bear[1]Iraganean, zoologo zenbaitek uste zuten poloetako hartzen larru zuria bero galerak ahalik eta txikien izateko moldapena zela. Horien ustez, kolore zuria duten azalerek bero gutxiago galtzen dute azal ilunek baino. Baina, dirudienez, hori ez da horrela, animaliek bero gehiena izpi infragorrien bitartez galtzen baitute eta galera mota horretan azalaren koloreak ez baitu inolako eraginik. Hau da, larru argiko animaliek eta larru ilunekoek berdin galtzen dute beroa.

Ordea, ez dute berdin irabazten beroa batzuek eta besteek. Izan ere, larru iluna dutenek bero gehiago jasotzen dute. Ondo baino hobeto dakigu hori, egun eguzkitsuetan arropa ilunak argiak baino bero gehiago ematen baitu. Pentsa genezake, beraz, Poloetan bizi diren ugaztunek larruazal iluna izan beharko luketela, baina hartzek, adibidez, edo azeriek, zuria dute.

Jakina, hori horrela izanik, berehala sortzen da hurrengo galdera: Zergatik da zuria hartz eta azeri horien larruazala? Galdera horrek bi erantzun ditu. Batetik, larruazala bera beltza da, ileak halakoak ez badira ere. Ez du ematen baina horrela bide da. Hartzaren eta azeriaren ileak gardenak dira, nahiz eta zuriak direla dirudien. Zuriak badirudite, elurraren kasuan bezala, izatez gardenak diren estrukturak zeharkatzean gertatzen den argiaren barreiadurak kolore zuriaren efektua eragiten duelako da. Kontua aztertu duten ikertzaileen arabera, gainera, ileak gardenak izanik, larruazaleraino iristen uzten diote argiari. Eta bestetik, larruazala zuria dela ematen duenez, ingurumenarekin mimetizatzeko modu ezinhobea da harrapakinek zailago ikus ditzaten.

Oharra: argazkia Daily Cognition webgunetik hartua dago

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>