Belarri luzeak

Lepus generoko erbiaHarrigarria bada ere, elefanteak ez dira beroa disipatzeko belarriak erabiltzen dituzten animalia bakarrak. Arizonako basamortuan bizi den Lepus generoko erbiak, beste erbiek bezala, belarri luzeak ditu, oso luzeak. Eta elefanteak egiten duen bezala, beroa galtzeko erabiltzen ditu. Izan ere, odol hodien dentsitatea oso handia da Lepus horren belarrietan: larrosa kolorekoa dirudite odolaren eraginagatik.

Harrigarria dela esan dugu erbia, -bistan da hori-, elefantea baino askoz ere txikiagoa delako, eta beraz, elefanteen belarrien tamaina azaltzeko erabili dugun arrazoiak ez du balio erbiaren kasuan. Arizonako basamortuko baldintzak, seguraski, oso gogorrak dira, udan batez ere, eta bestalde, erbiaren bizimodu aktiboa dela-eta, beroa disipatzeko behar handiak dituela pentsatu behar da. Gainera, beste ugaztun zenbaitek dituzten portaeretara ez dute jotzen berorik ez irabazteko. Untxiak, esaterako, zuloetan sartzen dira bero gehiegi egiten duenean; eta berdin egiten dute kanguru-arratoiek, baina erbiek ez dute horrela jokatzen. Hori bai, oso trebeak dira gerizpeak bilatzen eta baliatzen.

Tenperatura garaiegia denean (40ºC baino garaiagoa), belarriek ez diote bat ere laguntzarik ematen, alderantziz. Hau da, beroa galdu beharrean, irabazi egiten dute. Hori dela eta, odol-zirkulazioa murriztu egiten du minimo batera eta hortik behintzat, minimoa da horrela irabazten duten beroa.

3 iruzkin honentzako: Belarri luzeak

  • Zoragarri. Aurrekoan elefanteen termoerregulazioaz ikasitakoa oroitu eta finkatzeko, eta erbi xelebre hauen berri ere izateko artikulu polita. Inguruko tenperaturak goregi egiten duenean belarriek kontrako efektua egiten dutela jakitea ere interesgarria da, hori esaten baitit “logikak”, baina usteak erdia ustel, eta hobe zeuk konfirmatzea. Etengabe ikasteko leku polita zurea, mila esker.

  • JUAN IGNACIO PEREZ IGLESIAS

    Eskerrik asko. Pozten naiz zure gustuko eta interesko izanaz. 🙂

  • […] This post was mentioned on Twitter by zigaurre, ainhoa, Kurkudi, Juan Ignacio Pérez, Juan Ignacio Pérez and others. Juan Ignacio Pérez said: "Belarri luzeak" sarrera berria Uhandreak bitakoran: http://bit.ly/csSFIJ […]

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>