“Tresnak” erabiltzen dituen arraina

Txirla bat hausten saiatzen filmatu dute Labridae familiako Choerodon anchorago espeziearen arrain bat. Bideofilmean ikus daitekeenez, arrainak haitz baten aurka botatzen du txirla, hautsi nahian. Tresnatzat hartu behar da haitza, nonbait, nahiz oso tresna bakuna den.

Oso gutxi diren arren, ezaguna da zenbait arrain espeziek hori bezalako “tresnak” erabiltzeko gaitasuna dutela; lehen esan bezala, tresna horiek ez dira batere konplexuak, noski, baina objektu bat erabiltzen dute azken batean. Choerodon schoenleinii, Halichoeres garnoti eta Thalassoma hardwicke dira antzeko jardunetan inoiz ikusi izan diren familia bereko beste espezieak.

Oso jokaera bitxia da. Orain arte ondo ikertu ez den arren, bistan da jokaera landua dela eta arrainek geroari begirako nolabaiteko “aurreikuspenak” egiteko ahalmena dutela. Txirla hautsi nahi duen arrainak, hasieran, txirla harrapatu behar du ondarrean indusiz; gero haitz egoki bat bilatu, eta azkenik, haitzaren aurka bota behar du txirla bere helburua lortzeko.

 

Santa Cruzeko Californiako Unibertsitatean jarduten duen Giacomo Bernardi irakasleak filmatu du.

 

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>