Aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Herriak bere unibertsitatea izateko historian zehar egindako saio-erreskadaren emaitza da, gizarte dinamiko eta moderno baten premia ugariei erantzuna emateko ahaleginen fruitu.

1980an gaurko izaera bereganatu zuen, Bilboko Unibertsitate zaharrean oinarrituta eta 1936ko Euskal Unibertsitatean inspirazioa hartuta. Eduardo Chillidak egindako ikurra hartu zuen, eta Iparragirreren bertso-lerro ezaguna erantsi zion: Eman eta zabal zazu, euskal kulturaren bokazio unibertsalaren ispilu. UPV/EHU indarrez betetako errealitatea dugu gaur. 50.000 kide baino gehiagok osatua, Euskadin egiten den ikerketaren % 70 egiten du, eta 300.000 bat titulatu sortu ditu jakintzaren hainbat eta hainbat arlotan.

Hiru campusetan banatuta dago -gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde bakoitzeko bat- eta 20 fakultate eta eskola dauzka. UPV/EHUk ekarpen erabakigarria egiten dio Euskal Herriari, halako moduz non gaurko Euskal Herria pentsaezina litzatekeen unibertsitateak egunero egiten dion ekarpena barik, eta haren inguruan sortzen den eztabaida intelektual bizi eta aberatsa gabe.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es