Fotoalbistea

ostirala, 2017ko irailaren 22a

Energia Berriztagarrietan graduatu berriak. Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2016/2017 ikasturtean, Eibarren, titulatu berri diren ikasleen Graduazio Ekitaldia izan zen.

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea, Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, eta Miguel de los Toyos Eibarko alkatea, ekitaldiaren buru izan ziren.

Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko 3. promozioko titulatuei diplomak eman zaizkie.

 
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es
 
Campusa cookies-ak erabiltzen ditu webguneari ematen zaion erabilerari buruzko informazioa biltzeko helburuarekin. Lege Oharra ikusi   Onartu