Eduki publikatzailea

UPV/EHU, Donostia 2016ren programazioan

Lehenengo argitaratze data: 2016/01/19

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), DSS2016 proiektuari babesa emateko konpromiso irmoarekin, Europako Kultur Hiriburuaren Fundazioak urte osoan antolatuko dituen jarduera ugaritan parte hartuko du. Proiektuaren egitarauak hiru ardatz nagusi ditu: Bakearen Itsasargia, Bizitzaren Itsasargia eta Ahotsen Itsasargia.

 

JARDUERAK

ABENDUA

Bestalde, Bakearen Itsasargiaren ardatzaren barruan, abenduaren 8an eta 10ean, Europako Hizkuntza Aniztasunari buruzko Goi Bilera egingo da Donostian. Europako Kultur Hiriburuaren Fundazioak besteak beste UPV/EHU gonbidatu du goi bilera antolatzeko batzordean parte hartzera. Hala, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoetako katedradun Jasone Cenoz irakasleak ordezkatuko du Euskal Herriko Unibertsitatea batzorde horretan.

 

URTE OSOAN ZEHAR

BABELGO LIBURUTEGIA XII

Carlos Santamaria Zentroko hallean Babelgo liburutegia XII erakusketa, José Ignacio Díaz de Rábagorena, ikusgai egongo da urte osoan. Urtarrilaren 22an inauguratu zen, Donostia 2016ri hasiera emateko programaren barruan. Babelgo liburutegia ipuin bat da; bertan, Jorge Luis Borgesek betiereko liburutegi batez osatutako unibertso baten inguruko gogoeta egiten du. Liburutegi hori gizakia sortu aurrekoa da, eta liburu guztiak ditu, nahierara ordenatuak. José Ignacio Díaz de Rábagoren instalazioak beste funtzio bat eman die liburuei, ordea: eraikuntzarako material bihurtu ditu. Hala, liburuok berez ez dagokien leku batez jabetu dira.

 

Informatika Fakultateak, bestalde, Hirikia egitasmoaren bidez parte hartzen du DS2016 proiektuan, hainbat gai landuz: web inguruneak, kode irekia, hardware librea, eleaniztasuna, sare sozialak eta bideo jokoak, besteak beste. Proiektu bat baino gehiago jarriko dituzte martxan, tartean Ohareleanitzak, Pasaiako Albaola Museoan aldez aurretik probaturiko eta 2015ko maiatzaren 12an aurkeztutako egitasmoa. Museoko erakusketako panelak lau hizkuntzatan daude idatzita, baina beste 20 hizkuntzatan irakurri ahal dira edozein aplikazio mugikorretan, Informatika Fakultateak garaturiko Albaola app-a instalatuz gero.

Halaber, Informatika Fakultatearen IXA taldeak, DSS2016rekin eta Elhuyarrekin elkarlanean, Behagunea izeneko tresna berria garatu du. Webgune honek, Interneten argitaratutakoa jasotzeaz gain, sailkatu egiten du argitalpen bakoitza zein gairi dagokion identifikatuz eta iritzi horiek positibo, negatibo edo neutralak diren adierazten du. Behagunea modu errazean egokitu daiteke domeinu berrietara, beste edozein erakunde edo elkartek erabili dezan. Proiektu hau Donostia 2016ren Hirikia kaiaren baitan garatu da.

Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Arkitekturaren Oinarrietako Graduko ikasleek, Bakearen Itsasargiaren ardatzaren barruan, Baitara Baita proiektuaren barruko ekitaldiak antolatzeko pabiloi bat diseinatu eta eraikiko dute. Proiektu hori erlijio eta kultura aniztasunari buruzkoa da, eta Donostiako Udalaren Kultur Aniztasun Sailarekin batera egin da. Antolatuko diren ekitaldien aurrekari gisa, "Erlijio aniztasuna, erronka eta aukera" jardunaldiak egin ziren iaz, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan.

Arte Ederren Fakultateak ere esku hartuko du Donostia 2016 egitasmoan, Bizitzaren Itsasargiaren ardatzaren barruan, Tabakaleran gauzatuko duen LaPublika proiektuaren bidez (Consonni ekoizpen eta argitalpen etxeak zuzendu du). Tailerrez eta biltzarrez osaturiko egitarau zabal eta askotarikoa osatu dute proiekturako, eta, horrez gain, bi lantaldek proiektuaren esparru kontzeptuala garatu eta aberastuko dute, eta urte osorako zenbait hitzaldi publiko antolatuko. Egitaraua 2016ko azken hiruhilekoan amaituko da: ikerketa laborategiaren etapak azaltzeko nazioarteko sinposio bat egingo da orduan.
Donostia 2016ren egitarau osoa

DEIALDIAK

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak, DSS2016 eta ‘Euskal Wikilari'en Elkartearekin batera, ‘EHU-Wikipedia 2016' izeneko 25 orduko Ikastaro/Lantegia antolatu du, hautazko ECTS 1 ematen duena. Ikastaroa aipatutako campuseko ikasleentzat dago zuzendua.

Jarduera 6 orduko formakuntzan, 15 orduko erreferentzia bilaketa eta idazketa lanetan eta campuseko liburutegian izango den 4 orduko edizio topaketan datza.

Izena emateko epea: irailaren 16tik 28ra izango da eta honako helbide elektronikora bidali beharko da eskaera:  vicer.campus-gipuzkoa@ehu.eus

Formakuntza irailaren 30ean eta urriaren 3an izango da, edizio-topaketa aldiz,  abenduaren 1ean campuseko liburutegi nagusian (Euskararen Nazioarteko egunaren ekitaldietan). Lanak bukatzeko epea abenduaren 16a izango da.

Halaber, GAZE eta Donostia 2016k ikasleei zuzendutako "obra baten berrinterpretazioa" deialdia jarri dute abian. Lehiaketa GAZE: Kaleidoskopio proiektuaren baitan kokatzen da. Ekimen hau sortu dute ekintzailetza, ikasleen arteko elkarlana eta disziplinartekotasuna sustatzeko xedearekin.

Eskariak aurkezteko epea: itxita

Proiektuaren ondorioz egindako lana aurkezteko epea:  2016ko uztailaren 29a

Argibideak

Halaber, Donostia 2016 Fundazioak UPV/EHUko ikasleentzat zuzendutako bi deialdi abian jarri ditu: batetik, Gradu Amaierako Lanak sustatzeko eta bestetik, ikerketa-lan monografikoen eta master Amaierako lanak bultzatzeko. Bi deialdiren helburu nagusia da DSS2016ko proiektuaren baloreak eta ikerketa-lerroen ikerketa zientifikoa sustatzea.

Gradu Amaierako lanen sustapenerako deialdia
Deialdi honen bitartez, ikasleek aurkeztutako 10 lan hoberen artean ECOC bidai-poltsa bat esleituko da. Eskakizuna: Matrikulatua eta graduko azken ikasturtea egiten egotea da.

Eskariak aurkezteko epea: itxita

Aukeratutako lanak:

  • Jone Iturrioz Huarte. DSS2016 Europako Kultur Hiriburutza, azterketa ekonomikoa.
  • Saioa Murillo Martínez. Euskal komunitate eta identitatearekiko jarreraren ikerkuntza, Berria egunkariarekin lankidetzan.
  • Julia Heredero Martínez. Encuentros sobrenaturales con Dios. El proceso de conversión de jóvenes evangelistas pentecostales en la CAPV.
  • Beñat Iturralde Agirre. Ondare kultural ukiezina. Ulerkera eta kudeaketari buruzko hausnarketa antropologikoa.
  • Leire Padilla López. La música como herramienta resocializadora.
  • Mikel Recuero Linares. Los derechos y garantías de las personas refugiadas en la normativa.
  • Uxue Santiago Martínez. Donostiako Piratak eta Donostiako komunitatearen arteko harremana gerturapen eraldatzailea gizarte hezkuntzaren ikuspegitik.
  • Mikel Urkiaga Aburruza. GAP: Turismo buleagoaren webgune adimentsua.

Proiektuaren ondorioz egindako lana aurkezteko epea: 2016ko urriaren 20

Argibideak

Ikerketa-lan monografikoen eta Master Amaierako lanen sustapenerako deialdia
Deialdia honen bitartez ikasleek aurkeztutako ikerketa-lan monografikoen eta Master Amaierako Lanen hoberen artean 2.000 euroko bosna diru-laguntza esleituko da. Eskakizunak: unibertsitate-ikasketen titulatua izatea, matrikulatua eta graduondoko azken ikasturtea egiten egotea zein lanaldi osoko soldatapeko enplegua ez izatea.

Eskariak aurkezteko epea: itxita

Aukeratutako lanak:

  • KULTURA: Las actitudes de los jóvenes hacia el pluringüismo y la interculturalidad en el contexto de las Capitales Europeas de la Cultura 2016: Donostia/San Sebastián y Wroclaw. Karolina Agata Kijak
  • La inserción de las mujeres artistas en Euskadi. Lorena Relloso Arinas
  • Klase kreatibotik, komunitate kreatibora. Aldredo Paia Ruiz
  • Hiria eta teknologia. Ibai Corta Segurola
  • El teatro de los oprimidas como herramienta para la profundización Democrática. Alazne Corral Pacheco
     

Proiektuaren ondorioz egindako lana aurkezteko epea: 2016ko urriaren 20

Argibideak

 

DAGOENEKO EGINDAKO JARDUERAK

URTARRILA

Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Arkitekturaren Oinarrietako Graduko ikasleek, Kontadores gazte ekintzarako zentroko kideekin batera, Argi Gerrilla diseinatzen eta egin zuten, Winter Solsticie Call proiektuaren harira eta Bizitzaren Itsasargiaren ardatzaren barruan. Bada, berrogeita hamar boluntario inguruk, potentzia handiko linternekin eta iragazki difusoreekin, hiriko eraikin eta fatxada enblematikoen argiztapena eraldatu zuten urtarrilaren 7an.

Kriminologiaren Euskal Institutuak eta Euskal Biktimologia Sozietateak "Arte y creatividad como formas de encuentro restaurativo" erakusketa jarri zuten UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi aretoan, urtarrilaren 23tik 29ra bitartean. Erakusketa Energia Olatuak programaren barruan antolatu zen, eta Maushaus Tailerrak lagunduta egin den tailer baten emaitza jaso zuen.

Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Arkitekturaren Oinarrietako Graduko ikasleek, gainera, Ahotsen Itsasargiaren barruan, Music Box Jaialdirako zenbait agertoki diseinatu eta eraiki zituzten. Zehazki, urtarrilaren 23an, Corizones eta Bullet Proof Lovers kontzertuetarako agertoki bat ipini zuten De Bilbao plazako iturriaren gainean.

OTSAILA

Itsas Ingurunea eta Baliabideak Europako Erasmus Mundus Masterrak, Universidad del Pais Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), AZTI-Tecnaliak eta Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioak antolaturik, ‘Itsasoa miatuz-Oteando la mar' izeneko dibulgazio programa eskaini zuen, jende orori irekia, DSS2016 programaren barruan. Hiru hitzaldi eman ziren: lehena, otsailak 1ean, Maria Fernanda Sánchez Goñik (EPHE, Univ. Bordeaux) eskaini zuen: ‘La mar nos cuenta la historia del clima'. Bigarren, otsailak 2an, euskaraz, Jon Saenz UPV/EHUko irakasleak eman zuen: ‘Eguratsa eta ozeanoa, eskutik helduta'. Eta azkenik, otsailak 4an, Mikel Becerro (CSIC, Blanes) adituak eskaini zuen: ‘Oceano azul'. Hitzaldi guztiak Aquariumeko areto nagusian izan ziren, 19:00etan. Hitzaldi bakoitzaren ondoren, mahai-ingurua ospatu zen.

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko eta Politika eta Administrazio Zientzia Saileko EMAN ikertaldeak, bestalde, abian jarri du Tirabirak/Tiras que aflojan, Bakearen Itsasargia egitasmoaren barruan; horrekin, Trantsiziotik gaur arte Euskal Herriko zenbait komunikabidetan argitaratutako umore grafikoko binetak aztertu eta hautatu nahi dituzte, hainbat eta hainbat margolari ospetsuk eginikoak (besteak beste, Zuletek, Forgesek eta Orozek). Gero, hautaturiko binetekin, erakusketa bat jarriko dute UPV/EHUko hiru campusetan, hirian (Okendo) eta Iruñeko eta Baionako unibertsitateetan, urte osoan. Honela, lehenengo erakusketa ikusgai egon zen otsailak 18 eta martxoak 8 bitartean, Bizkaia Aretoan, Bilbon. Horrekin batera, erakusketako binetak eta aztertutako milaka komiki zinta biltzen dituen webgune bat sortu dute.

APIRILA

Halaber, UPV/EHUk (Psikologia Fakultatearen bitartez), Donostia 2016 proiektuarekin eta Gune Irekiak Gizarte Ikerkuntza Elkartearekin batera, ‘Ehunberri, Ehugunearen laguntzaz: gizarte-ehun berri baterako espazioak eta elkarguneak' ikerketa proiektua abiaraziko du. Ehunberri proiektuak ekarpena egin nahi dio bakeari eta Euskadiko gizarte-ehuna berreraikitzeko lanari, horretarako, ezagutza, parte-hartzea eta elkarrizketa sustatuz. Herritarrak ahalduntzea, ezagutzak partekatzeko aukerak sortzea eta bizikidetza eta etorkizun hurbila hobetzeko ideia berriak aztertzea dira proiektu honen ardatz nagusiak. Hori guztia ezinbesteko lana da zauriak itxi ahal izateko eta euskal gizartearen iragan hurbila markatu duen indarkeriaren ondorioak gainditu ahal izateko. Honela, apirilaren 7an, Bilboko Bizkaia Aretoan, elkarrizketa-saio bat antolatu zuten UPV/EHUk Euskadin bakea eraikitzeko zer egin dezakeen hausnartzeko. Jardunaldi horretan, UPV/EHUko kideek elkarrekin hausnartu zuten gatazkak eta indarkeriak nola eragiten duen unibertsitatean eta unibertsitateak berak zer egin dezakeen Euskadin bakea eraikitzeko. Ikerketa proiektu honen aurrekari gisa, 2015ko abenduaren 11an eta 12an, Carlos Santamaria Zentroan, ‘Jakintza Elkarrizketak' izeneko Jardunaldiak ospatu ziren.

Bizkaia Aretoan ikusgai egon ostean, TIRABIRAK/Tiras que aflojan gure iragan gataskatsua jorratu duten bineten gaineko erakusketa Bizkaiko Campuseko Bibliotekan (Leioa), 2. solairuan, ikusgai izango da apirilak 6 eta maiatzak 13 artean, 8:00etatik 20:30etara arte, astelehenetik ostiralera. Sarrera dohainik. Erakusketaren inaugurazioa apirilaren 6an, aipatutako lekuan, ospatu da. Idurre Eskisabel kazetariak eta UPV/EHUko irakasleak elkarrizketatuko ditu Ripa eta Tasio marrazkigileak Liburutegiko Hitzaldi Aretoan. Ondoren, Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, Carmelo Garitaonandiak, irekiera ofiziala eman dio erakusketari.

Apirilaren 14an, 18:30etan, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Gradu Aretoan, Donostian, Bernard Lachat (BIOTEC, verein für Ingenieurbilogie, BIOTEC, Suitza) hitzaldia eskainiko du. Ibaiaren lehengoratze kontzeptuak erabilita ibaia eta azpiegituren arteko elkarbizitzaz aritu zen  proiektuen adibideen eskutik. Paola Sangalli (Federación Europea de Ingeniería del Paisaje) EFIB-ko lehendakariak aurkeztu zuen hizlaria. Jarduera ‘Hidrologikak. Ibatitik badiara' esparruaren baitan antolatu zuten (Asociación Española de Ingeniería del Paisaje) AEIP-k, Cristina Enea Fundazioaren eta DSS2016-ren laguntzaz.

Halaber, apirilaren 19an, 19:00etan, Ignacio Maria Barriolan, Donostian, kantu inprobisatuaren saio bat izan zen. Emanaldian parte hartu zuten: Oihana Bartra eta Sustrai Colina bertsolariak; Zinar Ala Cantadoris inprobisatzaile kurdua; Simone Monni eta Paola Dentoni inprobisatzaile sardiniarrak, Stefano Cara eta Michele Deiana ahots laguntzaileen laguntzaz; Ferriol Macip eta Mireia Mena inprobisatzaile katalandarrak; eta, Marcelo Marimon musikaria. Ekitaldiaren aurkezlea Haritz Casabal izan zen. Sarrera librea zen. Jarduera uztailak 11tik 16era artean burutuko den Mintzola Ahozko Lantegiak eta DSS2016k sustatutako Europa bat-batean egitasmoaren barruan antolatu diren girotze-saioen baitan antolatu zen.

MAIATZA

Uda Ikastaroen eskaintzaren barruan, maiatzaren 28an eta 2an, Tolosa-Donostia XXII. UNIMA nazioarteko kongresuaren baitan ondorengo ikastaroa burutuko da: ‘El teatro de títeres de repertorio en Europa y América. La máquina real'.

Horrez gain, Informatika Fakultateak, bestalde, Hirikia egitasmoaren bidez, Amarapedia izeneko jarduera antolatu du maiatzaren 30erako, Olatu Talka proiektuaren barruan. Era berean, jarraipena eman nahi zaio Suediako Umeå hiriak Wikipediaren erabilera areagotzeko egin duen lanari (aurten 16 urte beteko ditu atariak), eta, hori helburu, hiriko kaleak QR kodez josiko dituzte, horien bidez bizkor eta erraz eskuratzeko entziklopedia digitaleko edukiak.

EKAINA

UPV/EHUko Antzerki taldeak, Maite Agirreren zuzendaritzapean, 'Frontoia, begiz eta hotsez' antzezlana taularatuko du ekainak, 12, 15:30etan, Azkoitiko Oteiza frontoian. Jarduera DSS2016ko Bideak esparruaren baitan antolatu da. Sarrera librea da. Hurrengo astean, ekainak 19, 17:00etan, Victoria Eugenia Klubean, anzterki talde berak 'Molly Bloom, lur eta haragia' antzezlana taularatuko du, Donostia 2016ko Bloomsday programazioaren barruan.

Halaber, Uda Ikastaroen eskaintzaren barruan ere, eta DSS2016 proiektuarekin elkarlanean, ‘Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoa: Justizia eredu berrietarantz" Europar Kongresua' ospatuko da ekainaren 15etik 18era bitartean, Kursaal-ean. Baita ‘Cultumetría: medición del impacto de la cultura en la sociedad' izeneko ikastaroa ospatuko da ere, ekainaren 23an eta 24an, Miramar Jauregian. Halaber, hilabete honetan hiru jarduera irekiak antolatu dira aipatutako gunean: ‘Crisis de refugiados' (ekainak 13); ‘Los nuevos objetivos del desarrollo sostenible aprobados por la ONU' (ekainak 22); eta ‘Coherencia de políticas en cooperación al desarrollo' (ekainak 29).

EKAINA-UZTAILA

Epe honetan bi Uda Ikastaro antolatu dira DSS2016 proiektuaren baitan: ‘Tirabirak/Tiras que aflojan: gure iragan hurbilaren mamoria bineten bidez, ekainak 29tik uztailak 1ra artean, Miramar Jauregian, eta ‘Auzolan arte!' kongresua, ekainak 27tik uztailak 1ra artean, Psikologiako Fakultatean.

UZTAILA

Halaber, Uda Ikastaroen harira, lau ikastaro burutuko dira hilabete honetan Miramar Jauregian, alegia ‘Asilo eskubidea. Asilo eta babesa ontzi komunikatuak', uztailak 4 eta 5; ‘Europa, ¿tierra de asilo? Desafíos y respuestas', uztailak 7 eta 8; ‘La crisis de las personas refugiadas y la Unión Europea. Geoestrategia e integración Europea. Perspectivas Humanitarias, socio-económicas y políticas de las crisis', uztailak 14 eta 15; y, ‘Cómo medir el progreso de una sociedad? La contribución de sistemas de evaluación del desarrollo sostenible, la calidad de vida y/o el progreso social desde una perspectiva global', uztailak 28 eta 29. Bestalde, Miramar Jauregian ere, Mintzola Ahozko Lantegiak eta DSS2016k sustatutako Europa bat-batean egitasmoaren baitan, ‘Europa Bat-batean. Europako kantu inprobisatua' Kongresua ospatuko da uztailaren 11tik 15era bitartean, eta Diseinu Grafikoaren inguruan beste Kongresua, uztailaren 18tik 20ra artean.

IRAILA

Uda Ikastaroen azken txanpan, Miramar Jauregian, DSS2016 proiektuaren barruan, ondorengo jarduerak antolatu dira: batetik, ‘El futuro de los juegos y deportes tradicionales en los márgenes de la globalización deportiva' lemapean euskal eta japoniar arteko hirugarren topaketa, irailaren 5tik 7ra artean; bigarrenik, ‘Desigualdad y Derechos Humanos' ikastaroa, irailaren 6tik 8ra bitartean; eta azkenik, ‘Que mi silla no te eclipse el espectáculo: la inclusión de personas con diversidad a través de la danza' tailerra, irailaren 12an eta 13ean.

Halaber, irailaren 7an, 18:00etan, Oñati plazan, Möbius proiektua inauguratuko da. Hau Donostiako hirian dauden erlijio eta espiritualitateak bildu eta elkartzeko gunea izango den behin-behineko eraikina da. Eraikinaren diseinua UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko azken kurtsoko ikasleek egin dute.

Letren Fakultateko Itzulpengintza eta Interpretazio Graduko azken urteko ikasle batzuk aldiz, Lurdes Auzmendi irakasleak koordinatuta, curriculumez kanpoko praktikak egiten ari dira, Ahotsen Itsasargiaren barruan: hain zuzen ere, lau hizkuntzatara (euskarara, gaztelaniara, ingelesera eta frantsesera) ari dira itzultzen ‘Kalebegiak' diziplina anitzeko zinema proiektuaren 12 film laburren azpitituluak. Ekoizpena 2016ko irailean estreinatuko da, Donostiako Zinemaldian.

URRIA

Urriaren 3tik 7era bitartean, DSS2016aren baitan, XII. Nazioarteko Ontologia Biltzarra egingo da; aurten, biltzarraren ildo nagusia physis kai polis izango da. UNESCOren babespean eta Pedro Miguel Etxenike UPV/EHUko katedradun eta DIPCko presidentearen ohorezko presidentziapean egingo den biltzarra Euskal Herriko Unibertsitateko eta Universidad Autónoma de Barcelona (UAB) Filosofia departamentuen eskutik eta Paideia Fundazioa zein Chillida-Leku Museoaren lankidetzarekin antolatu da. Aurtengo edizioak erakunde hauen babesa du, besteak beste: International Federation of Philosophical Societies (FISP),  Donostia International Physics Center (DIPC) eta Sociedad Ibérica de Filosofía Griega (SIFG).

Halaber, ahotsen Itsasargiaren barruan ere, Music Box Jaialdirako Punsetes, Svper eta Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko zenbait musika taldeen kontzertuak urriaren 13an emango dira, Gipuzkoako Campusean (Oñati plazan eta Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko terrazan).