Eduki publikatzailea

Doktore berriak izendatu eta doktoregoko sari bereziak emateko ekitaldia

Lehenengo argitaratze data: 2016/05/12

Irudia

Maiatzaren 20an, ostirala, 18:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Leioa), 2015eko UPV/EHUko doktoreak izendatu eta 2012/2013 ikasturteko doktoregoko sari bereziak emateko ekitaldia egingo da .

Doktoregoa unibertsitateak ematen duen goreneko gradua da, eta helburu du ikerketa arloko prestakuntza aurreratua eskaintzea. Doktore titulua lortzeko bidean ahalegin franko egin eta, horiei esker, ezagutzak, abileziak eta gaitasunak bereganatzen dira. Horiek baliatuta, jakintza sortu eta transferitzeko erronka modu arrakastatsuan gainditzea lortzen da. Gizartea etengabe ari da eboluzionatzen eta testuinguru horretan ezinbestekoa da doktoreen rola, ongizate eta garapen handiagoa ekarriko dituzten proiektuak garatzeko elementu bereziak diren aldetik. Horregatik guztiagatik, doktore titulua lortu duten pertsona guztiek merezi dute aipatutako errekonozimendua.

Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea izango dugu ekitaldi buru. Gabriela Chotro Master eta Doktorego Eskolako zuzendariak egingo du aurkezpena eta Olga Martin Belloso doktoreak eta Lleidako Unibertsitateko Elikagaien Teknologiaren arloko katedradunak emango du ondoko ikasgaia: "El papel de la investigación en el cambio de paradigma entre oferta y demanda de alimentos".

410 doktore gehiago

Ekitaldian, iaz UPV/EHUn beren tesia defendatu zutela eta, doktore izendatuko dira 222 emakumezko eta 188 gizonezko. Hau da tesien eta jakintza arloen arteko lotura:  Zientziak (111), Ingeniaritza eta Arkitektura (82 ), Osasun Zientziak (62), Gizarte eta Lege Zientziak (82 ) eta Arte eta Giza Zientziak (73 ).
Azpimarratu beharra dago tesi horietatik 156 nazioartekoak izan zirela eta 44 euskaraz defendatu zirela. Nazioarteko 18 tesi euskaraz aurkeztu ziren.

40 sari berezi

Era berean, ekitaldian 2012/2013 ikasturteko doktoregoko 40 sari berezi banatuko dira. Saria nazioartean garrantzia duten tesiei ematen zaie, egindako ekarpen zientifikoengatik eta jakintza berria nabari sortzen laguntzeagatik.

Ekitaldiaren egitaraua

• Segizioaren sarrera
• Master eta Doktorego Eskolako zuzendari Gabriela Chotro andrearen mintzaldia
• 'Doktoregoko Sari Berezia' lortu dutenei saria ematea
• Olga Martin Belloso doktorea eta Lleidako Unibertsitateko Elikagaien Teknologiako katedraduna: El papel de la investigación en el cambio de paradigma entre oferta y demanda de alimentos
• Doktore berrien izendapena
• Ohorezko aurreskua
• Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaia Ordorika jaunaren hitzaldia
• UPV/EHUko Koruaren emanaldia.

 

Bideo-streamingez hurrengo helbidean ikusiko dezakezue: https://ehutb.ehu.eus/eu/directo/1.html