Ogi apurrak

Zabalik dago Punta Begoña Galerietako 2017ko bisita gidatuetan izena emateko epea

Data:

  • Hasiera: larunbata, 2017ko apirilaren 1a 12:00:00 CEST
  • Amaiera: igandea, 2017ko uztailaren 30a 20:00:00 CEST

Tokia:

Bizkaia

Deskribapena:

Apirilaren 1etik aurrera, berriz bisitatu ahalko dira Getxoko Punta Begoña Galeriak, bertatik bertara ikusteko zenbat aurreratu den galerioi balioa emateko proiektua. Aurretik bezala, Getxoko Udalaren webgunean eman behar da izena lehenago (www.getxo.eus), edo Turismo Bulegoaren telefonora deituta (94 491 08 00), martxoaren 10etik aurrera.

2017ko bisitek bestelako formatu bat izango dute: ibilbide gidatuaz gain, erakusketak jarriko dituzte hilero, proiektua aurrera nola doan azaltzeko. Helburua da UPV/EHUk egindako ikerketa guztiak erakustea azalpenezko elementu dinamikoen bidez (hilero aldatuko dira), UPV/EHUren lanen emaitzak modu bisualago eta erakargarriago batean aurkezte aldera.

Bisitak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak eta Getxoko Udalak antolatzen dituzte; doakoak dira, eta 25 lagunera arteko taldeetan egin daitezke, asteartetik igandera, euskaraz edo gaztelaniaz, eta ordutegi desberdinetan. Zein ordu, egun eta hizkuntza dauden libre ikusteko eta izena emateko, Getxoko Udalak aplikazio erabilerraz bat jarri du eskura udal webgunean. Bisita gidatuak uztailaren 30ean bukatuko dira; abuztuan, berriz, galerietara doan sartzea egongo da 12:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara, eta ez da bisita gidaturik egingo. Bisita gidatuei buruzko informazioa proiektuaren webgunean ere kontsultatu ahalko da: www.puntabegonagetxo.eus.

Punta Begoña Galeriei balioa emateko proiektua

Getxoko Punta Begoña Galeriak XX. mendearen hasierako Bizkaiko eta Euskadiko eraikinik esanguratsuenetako bat dira, haien erabilera bitxiagatik, kokaleku bereziagatik eta eraikitzeko erabili zen teknologiagatik.

Horregatik guztiagatik, eta ikusirik gaur egun hondaturik daudela, Getxoko Udalak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, herritarrei irekitako eta herritarren zerbitzurako ikerkuntza eta exekuzio prozesu baten bidez galeriak leheneratzeko eta biziberritzeko asmoz.

Hala, UPV/EHUko bost ikertalde hainbat diziplina uztartuz ari dira galeriak leheneratzeko lanean Getxoko Udaleko adituen talde batekin, Bizkaiko Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta. UPV/EHUk, berriz, Punta Begoña Galeriak leheneratzeko eta biziberritzeko prozesuan proposatzen diren ekintzen inguruko aholkuak eta jarraibideak ematen ditu.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es