Ogi apurrak

Botere Judizialaren eta unibertsitatearen arteko III. Topaketa: 'Justizia globalizazio garaian'

Data:

  • Hasiera: astelehena, 2017ko irailaren 25a 15:30:00 CEST

Tokia:

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009, Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena:

Astelenean, irailaren  25ean, 15:30etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea. 3, Bilbo), hasiko da Botere Judizialaren eta unibertsitatearen arteko III. Topaketa. ‘Justizia globalizazio garaian' izenpean, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Lana eta Justizia sailak antolatutakoa da.

Hiru mahainguruak antolatu dira honako gaiak aztertzeko: Euskal zuzenbide zibila globalizazio garaian; kontsumitzaileen babesa Europar esparruan; eta Zigor-arloko prozesua Europako araudiaren arabera. Horretaz gain, pentsamendu-, kontzientzia- eta erlijio-askatasunaren babesari buruzko eztabaida taula egingo da.

Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak emango du irekierako hitzaldia eta XXI. menderako justiziaren aukerak eta erronkak aztertuko ditu.

Jardunaldietan parte hartu dute, besteak beste, honako hauek:

  • Juan Luis Ibarra, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea
  • Juana Goizueta, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa
  • Carlos Romeo, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedraduna eta Zuzenbidea eta Giza Genoma Katedrako zuzendaria
  • Antonio García Martínez, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Zibileko eta Zigor Arloko Salako magistratua
  • Maria Concepción Marco Cacho, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko magistratua
  • Inés Soria, Barakaldoko epaitegietako dekanoa eta Barakaldoko Lehen Auzialdiko lehen epaitegiko magistratua.
  • Pilar  Nicolás, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Ataleko dekanorde koordinatzailea
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es