Eduki publikatzailea

Psikologia Aplikatuko Zerbitzuaren tailerrak

‘Cómo gestionar el estrés' eta ‘Desira eta erotismoa'

Lehenengo argitaratze data: 2015/09/30

Psikologia Aplikatuko Zerbitzuak antolatutako tailer hauek prestakuntzako kultur jarduera gisa eskaintzen dira, UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzak abalatuak. Bi tailer egiteagatik, ikastegi guztiek kreditu bat emango dute graduko ikasketetan.
Ikasturteko lauhileko bakoitzean bost tailer eskainiko dira. Plaza kopuru mugatua dagoenez gero, izena ematen den ordena errespetatuko da zehatz-mehatz.
Informazio gehiagorako edo izena emateko: talleres.spa@ehu.es

2015-2016 ikasturteko lehenengo lauhilekoan tailer hauek eskaintzen dira:

  • "Gestión de la Ansiedad y el Estrés ante los Exámenes" tailerra
    Tailer honen helburua azterketen aurrean antsietatea eta estresa mendean hartzeko estrategiak ikastea da, ikasleek euren errendimendua hobetzeko eta emaitza akademiko hobeak lortzeko. Tailerrean, estresari eta antsietateari aurre egiteko estrategiarik garrantzitsuenak praktikan jarriko dira. Batez ere ondoko gaiak jorratuko dira: erlaxazio gaitasuna, gertaera estresagarrien birrebaluazio positiboa, denboraren plangintza egokia, trebezien entsegua eta arazoen konponketa.

    Arabako Campusa:
    Datak: 2015ko urriaren 22an eta 29an eta azaroaren 5an eta 12an (ostegunak)
    Ordutegia: 15.00 – 18.00
    Parte hartzaile kop.: 15-18
    Lekua: Batzar aretoa, 2. solairua, Las Nieves

    Bizkaiko Campusa:
    Datak: 2015ko urriaren 22an eta 29an eta azaroaren 5an eta 12an (ostegunak)
    Ordutegia: 15.00 – 18.00
    Parte hartzaile kop.: 15-18
    Lekua: 6B gela. 1. solairua Liburutegi nagusia (Leioa)

    Gipuzkoako Campusa:
    Datak: 2015ko urriaren 19an eta 26an eta azaroaren 2an eta 9an (astelehenak)
    Ordutegia: 15.00 – 18.00
    Parte hartzaile kop.: 15-18
    Lekua: Carlos Santamaría ikastegia. 4. ikasgela

     
  • "Desira, Erotismoa eta Tratu onak" tailerra (Euskeraz izango da)
    Tailer honen helburua sexualitatearen eta harreman afektibo-sexualen inguruko ideiak, baloreak eta jarrerak aztertzea, hausnartzea eta aldaketak proposatzea da. Bizitza sexualaren erotizazioaren inguruko ikasketa planteatzen du, desira sustatzeko askotariko estrategien entrenamendua eta fantasien, gorputzaren erotismoaren, zentzuen eta plazeraren indartzea.

    Bizkaiko Campusa:
    Datak: 2015ko urriaren 19an eta 26an eta azaroaren 2an eta 9an (astelehenak)
    Ordutegia: 16.00 – 19.00

    Parte hartzaile kop.: 18-25
    Lekua: 6B gela. 1. solairua Liburutegi nagusia (Leioa)

    Gipuzkoako Campusa:
    Datak: 2015ko urriaren 22an eta 29an eta azaroaren 5an eta 12an (ostegunak)
    Ordutegia: 16.00 – 19.00
    Parte hartzaile kop.: 18-25
    Lekua: Carlos Santamaría ikastegia. 4. ikasgela