Eduki publikatzailea

UPV/EHUk ordutegi berezidun ikasteko gelak irekiko ditu azterketa garaian

2016/2017 ikasturteko azken azterketak direla eta, UPV/EHUk ikasteko gelak irekiko ditu, ordutegi zabalarekin, ikasleek garai honetan behar izaten dituzten tokien eskaerari erantzuteko.

Ikasteko gelak ireki eta ixteko datak egokituta daude azterketen aldira, eta campusaren arabera aldatzen dira.

Gipuzkoako Campusean Elbira Zipitria zentroan (Ondarreta pasealekua, 18 – Donostia) irekiko dira ikasteko gelak asteburuetan, maiatzaren 13tik uztailaren 9ra arte, 8:00etatik 22:00etara. Larunbatetan, uztailaren 1a arte, Biblioteka Nagusia ere irekita egongo da 9:00etatik 14:00etara: Elhuyar plaza, 2 - Donostia (Carlos Santamaria zentroa).

Bizkaiko Campusean bi tokitan egongo dira irekita ikasteko gelak. Bata Ekonomia eta Enpresa Fakultatea da (Sarriko, eraikin nagusia): behe solairuko gelak, 9:30etik 24:00etara, maiatzaren 13tik uztailaren 9ra arte. Bestea, Bilboko Ingeniaritza Eskola: ikasteko gelak maiatzaren 13tik uztailaren 2ra arte egongo dira irekita, 9:30etik 22:00etara.

Arabako Campusean, berriz, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean izango dituzte irekita ikasleek ikasteko gelak, maiatzaren 20tik uztailaren 14ra arte. Ordutegia hau izango da:

  • Astelehenetik ostiralera: 21:00etatik 24:00etara
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 9:00etatik 24:00etara

Gipuzkoako eta Bizkaiko ikasteko geletera sartzeko UPV/EHUko ikasle txartela eskatuko da.