Eduki publikatzailea

Bilboko Ingeniaritza Eskolak diplomak banatuko dizkie Aeronautikako eta Makina-Erremintako ikasgeletako ikasleei

Noiz eta non

2017/01/24 2017/01/24, 18:30 - 19:51

Kokapena

Hitzaldien gela - Bilboko Ingeniaritza Eskola I
Ingeniero Torres Quevedo plaza 1. -48013- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Gaur, asteartean, urtarrilaren 24an, Aeronautika Ikasgelako eta Makina-Erreminta Ikasgelako 48 ikaslek titulua jasoko dute. Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean izango da, Eskolako Hitzaldi Aretoan eta bertan, agintari akademikoekin eta Eusko Jaurlaritzako kideekin batera, bi industria sektore horietako enpresetako ordezkariak ere egongo dira.

Enrique Amezua Eskolako zuzendariak ekitaldia zabaldu ondoren, hauek hartuko dute parte: Xabier Ortueta Makina-Erreminta Fabrikatzaileen Elkarteko zuzendariak; José Juez Aeronautikako HEGAN Clusterreko zuzendariak; Ainara Celaya Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpo Harreman eta Lankidetza Zerbitzuko buruak; Javier Alonso Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate zuzendariak; eta Leyre Bilbao Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia zuzendariak. Ekitaldiaren amaiera Patxi Juaristi UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko erretoreordearen esku egongo da.