Eduki publikatzailea

‘Kirolaz haratago' izeneko argazki erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/30 Noiz arte: 2015/11/26, 08:00 - 08:58

Irudia

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak ‘Kirolaz haratago' izeneko erakusketa antolatu dute, abenduak 3an ospatuko den Nazioarteko Ezgaitasunaren  Egunaren baitan.

Erakusketak Fernando Zamarbidek ateratako 20 argazki baino gehiago biltzen ditu baita kirol egokituan erabiltzen diren hainbat elementu ezberdin ere. Kirolaren bidez desgaitasuna bisibilizatu nahi da eta egun oraindik gizartean tinko dirauen aurreiritziak eta mitoak  ezabatzea ere.

Erakusketa, azaroaren 30tik abenduaren 11ra, 08:00etatik-20:00era, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroaren Andrestegi aretoan, Donostian, ikusgai egongo da. Sarrera librea da.

*Abenduaren 1an, 15:30etan, edonorentzat bisita gidatu bat burutuko  da.

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak 2003an hasi zuen bere ibilbidea. Irabazi asmorik ez duen entitatea da, eta urritasun guztiak biltzen ditu. Federazioaren helburu nagusia da kirol egokitua sustatzea eta antolatzea Gipuzkoan. Helburu hori betetzeko, adin ezberdinentzako zerbitzuak dauzka (eskola kirola, kirol eskolak, errendimendua, sentsibilizazioa, etab.).

2008 urtetik Fernando Zamarbide argazkilari donostiarrak argazki ugari egin ditu kirol egokituaren inguruan. Oraingo honetan, berak eginiko lanaren zati txiki bat gertutik ikusteko aukera dago.