Eduki publikatzailea

Fotonika industrian: negozioak argiztatzeko giltzarri teknologikoak

Noiz eta non

2015/12/02 2015/12/02, 09:15 - 19:00

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, abenduak 2, 09:15etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo) hasiko da "Fotonika industrian: negozioak argiztatzeko giltzarri teknologikoak" jardunaldia. Fotonikak, hau da, argi partikulak hautematera, kontrolatzera eta sortzera zuzentzen den teknologiak eskaintzen dituen industria aukerak eztabaidagai izango IK4-TEKNIKERek eta UPV/EHUk antolatutako deialdian.

Bi erakunde horietako adituek eta Alemaniako izen handiko Fraunhofer IPMS zentroko adituek, Materialen Fisika Zentroko adituek –CSICen eta UPV/EHUren erakunde mistoa– eta SECPhO (Southern European Cluster in Photonics & Optics) Europako hegoaldeko fotonikako eta optikako eragileak biltzen dituen klusterreko adituek diziplina horretako industriaren arloko aplikazioak izango dituzte aztergai, eta hainbat sektoretako arrakasta kasuak aurkeztuko dituzte.

Jardunaldi hori UPV/EHU|IK4-TEKNIKER gelaren elkarlanerako akordioaren parte da eta Argiaren eta Argian Oinarritutako Teknologien Nazioarteko Urtearen barruan biltzen da; izatez, horrela izendatu zuen Nazio Batuetako Erakundeak urte hau, betiere elementu horrek bizitzarako, giza ongizaterako eta zientziaren eta teknologiaren garapenerako duen garrantzia nabarmentzeko. Ekitaldi horretan erakundeetako, plataforma teknologikoetako, enpresetako eta unibertsitateetako 120 gonbidatu inguru bilduko dira.

Programa

Jardunaldiari hasiera emateko, UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak eta IK4-TEKNIKEReko zuzendari nagusi Alejandro Bengoak emango dute ongi etorria. Ondoren hizlari nabarmenek hitz egingo dute, Fraunhofer IPMSeko Heinrich Grueger-ek eta Materialen Fisika Zentroko (CSIC-UPV/EHU) Javier Aizpuruak.

Horren ostean, aplikazio eta esperientzia zehatzei zuzendutako aldiari emango zaio hasiera, eta bertan IK4-TEKNIKEReko eta UPV/EHUk espezialistek hainbat arrakasta kasuei buruzko informazioa emango dute: biosentsore fotonikoak osasunaren sektoreko diagnostikoak egiteko; laserra materialak prozesatzeko garaian, betiere makro eta mikro prozesuei aplikatuta; industriaren, elikaduraren eta osasunaren sektoreetako fluido lerroko monitorizazio soluzioak; ausazko laser iturriak; zuntz optiko berezietan oinarritutako gailuak; edo zuntz optikoan oinarritutako sentsoreak. Ekitaldi honetan, halaber, ikusmenaren, metrologiaren, estalduren eta fabrikazioaren arloko hainbat aplikaziotako eta patentetako poster zientifikoak aurkeztuko dira.

Informazio gehiago: http://www.tekniker.es/eu/luz-para-la-industria