Eduki publikatzailea

Europako dinosaurorik handiena duen ‘Koloso Jurasikoak' erakusketaren inaugurazio-ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/20 Noiz arte: 2016/11/27, 11:30 - 12:18

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Urriaren 20an, ostegunean, goizeko 11:30etan, Bilboko UPV/EHUko Bizkaia Aretoko terrazan Koloso Jurasikoak erakusketaren inaugurazio-ekitaldia egingo da. Erakusketa horretara gerturatzen den orok 145 milioi urte atzera bidaiatzeko aukera izango du, Goi Jurasikoko animalia erraldoiak gertutik ezagutzeko. Koloso Jurasikoak erakusketan ikusgai dauden gorpuzkiak Terueletik eta Estatu Batuetatik eratorriak dira eta urriaren 20tik azaroaren 27ra arte ikusgai egongo dira Bizkaia Aretoan. Horien artean Turiasaurus riodevensis dago, Europako dinosaurorik handiena; eskeleto hori oso-osorik ez da aurrez beste inon ikusgai egon. Erakusketa UPV/EHUk antolatzen duen Zientziaren Asteko ekintzen baitan kokatzen da. Honako erakunde hauek babesten dute: Euskaltel, Bilboko Udala, Iberdrola, Tisa eta Dinópolis Fundazioa.

Inaugurazioko ekitaldian honako hauek izango dira:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Kultura alorreko zinegotzi delegatua
  • Luis Alcalá, Fundación Conjunto Paleontológico de Teruel-Dinópolis fundazioko zuzendari kudeatzailea
  • Olatz Basagoiti, Euskalteleko laguntza arduraduna
  • Francisco Olarrega, Iberdrola Españako erakunde-ordezkaritzako arduraduna
  • Matilde Elexpuru eta David Elexpuru, TISAko zuzendari nagusia eta gerentea