Eduki publikatzailea

Jardunaldia: `Etorkizuneko elektrizitatea. Teknologia eta lehiakortasuna´

Noiz eta non

Noiztik: 2017/04/26 Noiz arte: 2017/04/18, 09:15 - 14:09

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia
Ferrán Tarradellas

Deskribapena

Elektrizitatearen etorkizuna izango da industria hori mundu mailan jasotzen ari den  eraldaketak landuko dituen jardunaliaren ardatza. Horrez gain, enpresek euren estrategia definitzeko aukera izan dezaten eta etorkizunari begirako helburuak markatu ahal ditzaten egongo diren erronkak eta aukerak identifikatuko dira. Banatutako generazioaren garapena, kontsumo adimentsura zuzendutako informazio teknologia berriak, prozesuen digitalizazioa edo iturri berriztagarrietatik datorren elektrizitatearen hazkundea dira sektore elektrikoak aurrean dituen faktore eta joera berrietako batzuk. Horiei, kontsumitzailearen gero eta protagonismo handiagoa gehitzen zaie, askoz ere leku aktiboagoa beteko baitu etorkizuneko elektrizitatean, bere kontsumoaz jabetuz, baliabideen erabilera eraginkorrarekin konpromisoa erakutsiz eta sare elektrikoa zerbitzu gisa erabiliz, produktu gisa baino gehiago.

Gai horiek guztiak landuko dira Energía y Sociedad-ek, Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin (UPV/EHU) lankidetzan, antolatu duen jardunaldian. Jardunaldia asteazkenean, hilak 26, goizeko 09:15etik 14:00etara egingo da, doakoa da eta jende guztiarentzat zabalik egongo da. Bertara joan ahal izateko nahikoa izango da mezu bat bidaltzea comunicacion@energiaysociedad.es helbidera.

Aitor Patxi Oregi Eusko Jaurlaritzako Energia, Meategi eta Industria Administrazio Zuzendariak emango dio hasiera bigarren urtez jarraian Bilbon egingo den eztabaidarako foroari. Jardunaldiko hitzaldi nagusia, `Clean energy for all europeans´ izenekoa, Ferrán Tarradellas Espuny Europar Batzordeak Bartzelonan duen ordezkariak, emango du. Tarradellasek, Europako enpresa elektrikoek euren etorkizuna bermatzeko aurrean izango dituzten klabeei buruz hitz egingo du, ikuspegi instituzionaletik zein globaletik. Ondoren, energiaren sektorerako funtsezkoak diren gaiei buruzko bi mahai-inguru antolatu dira.

Lehenengoak `Industria elektrikoaren eraldaketa´ landuko du, eta Santiago Marín Red Eléctrica de Españako (REE) Sistemaren Garapen zuzendariak, José Arceluz, Iberdrolako Erregulazio Saileko Energia eta Klimaren aldeko Ekintza zuzendariak eta Eduardo Roquero Gamesako Azterketa zuzendariak hartuko dute parte. Txetxu Sáenz de Ormijana EEEko (Energiaren Euskal Erakundea) Azterketa eta Plangintza zuzendariak moderatuko du saioa. Sektoreak aurrean dituen erronkak gorabehera, sare elektriko zentralizatuak funtsezko izaten jarraituko du, eta eragile guztien arteko topaleku bilakatuko da, zentral handietatik ekoizle txikietara, banatzaileetara, kontsumitzaileetara eta auto-kontsumitzaileetara.

Bigarren mahai-inguruan `Teknologia eta berrikuntza eraldaketaren palanka gisa' gaia landuko da.  Guillermo Aman Velatiako presidentearen albokoa arituko da moderatzaile gisa, eta berarekin batera Luis Pedrosa Tecnaliako Energia eta Ingurumen zuzendaria, Victoria Azancot Unión Española Fotovoltaicako (UNEF) Zuzendari teknikoa eta Pablo Eguía Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Teknikoko doktorea egongo dira.

Helena Lapeyra PwC Españako bazkideak aurkeztuko ditu jardunaldiaren ondorioak. Energía y Sociedad foroak antolatzen dituen guztiek bezala, elektrizitatearen sektoreko adituak, eragileak eta erakundeak bilduko ditu, eraldatzen ari den sektore horrek enpresei eskaintzen dizkien erronkak eta aukerak identifikatzeko.