Ogi apurrak

Arte Ederren Fakultateko ikasleek Bizkaia Aretoa argiztatuko du Bilboko Gau Zurian

Data:

  • Hasiera: larunbata, 2017ko ekainaren 17a 21:30:00 CEST

Tokia:

Bilbao (Bizkaia)
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009, Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena:

Ekainaren 17an, larunbata, 21:30etik aurrera, Bizkaia Aretoko fatxadan (Abandoibarra etorb. 3, Bilbo), argi-eszenografia bat proiektatuko dute UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Masterreko ikasleek, Bilboko Gau Zuria dela eta. Proiektuak ‘Ipurtargien lorategia' du izena, eta berorrek eta publikoak elkarri eragingo diote.

Ikasleek lurrean banatutako argi-instalazioak eta jendearen ahotsen bidez erreakzionatzen duten laser izpiak prestatu dituzte. Haien bidez, kez betetako airean forma eta giro ezberdinak eratuko dira, bisitarien ahotsek sortutako soinuaren maiztasunaren arabera aldatzen joango direnak. Argi-eszenografiak Bizkaia Aretoko halla bereziki argiztatuko du, 2., 3. eta 4. solairuko leihatilez aparte.  Ikuskizuna eraikinaren kanpotik ikustekoa da.

Bilbao 700 Fundazioaren eskutik, Gau Zuria ekainean antolatzen da Bilbon. Gauean zehar, musika, dantza, antzerkia, argi eta soinu ikuskizunak izango dira ikusgai, beste proposamen batzuen artean, hiribilduaren sorrera oroitzeko asmoz.
 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es