Ogi apurrak

Nanomagnetismo eta Espintronika Nazioarteko Biltzarra

Data:

  • Hasiera: asteartea, 2017ko ekainaren 20a 09:00:00 CEST
  • Amaiera: ostirala, 2017ko ekainaren 23a 15:00:00 CEST

Tokia:

Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena:

Aste honetan, ekainaren 19etik 23ra bitartean, Nanomagnetismo eta Espintronika Bigarren Nazioarteko Biltzarra (Solitons-Skyrmion Magnetism, Sol-SkyMag 2017) egingo da UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan, Donostian. Bertan munduko laborategi eta unibertsitate onenetariko zientzilariek hartuko dute parte.

Kongresuan parte hartuko duten zientzialarien artean presentzia nabarmena izango du 2007ko Fisika Nobel Saridunak, Albert Fert, laborategi, institutu eta unibertsitate hoberenetako eta entzutetsuenetako ikertzaile taldearen buru ibiliko baitira. Jardunaldiak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Magnetismo taldeak antolatu du, Ikerbasque-ren laguntzaz.

Nanomagnetismo eta Espintronika Bigarren Nazioarteko Biltzarrak aukera paregabea eskainiko du mundu mailan punta-puntakoenetakoa den arloetako batean, hain zuzen, nanomagnetismoan, egin diren aurrerapenik garrantzitsuenak ezagutzeko eta arlo horretako izen handiko ikertzaileekin lankidetza ezarri eta finkatzeko.

Ekimena ofizialki asteartean, ekainaren 20an, Carlos Santamaria Zentroaren areto nagusian, Donostian, inauguratu da. Bertan izan dira UPV/EHUko errektore Nekane Balluerka zein Kostyantyn Guslienko eta Julian Gonzalez irakasleak eta Biltzarraren antolakuntza batzordeko buruak.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es