Eduki publikatzailea

"Noor" filma proiektatuko da LGBT pertsonen eskubideen alde

Noiz eta non

Noiztik: 2017/06/23 Noiz arte: 2017/06/19, 18:00 - 13:42

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, ekainaren 23an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorb. 3, Bilbo), "Noor" filma proiektatuko da. Çagla Zencircik eta Guillaume Giovanettik zuzendutakoa da eta Bilbao Pride programaren barne proiektutako. Film hau LGBT pertsonen eskubideen alde sentsibilizatzeko Bilbao Pride ekitaldi soziokulturalaren eta ludikoaren baitan emanago da, zeina ekainaren 22an eta 25ean egingo den Bizkaiko hiriburuan. UPV/EHUk, Bilboko Frantses Institutuarekin batera, ZinemaPride egitasmoa antolatuz parte hartuko du Bilbao Priden ekimenean.

Filmak Noor izeneko gizon transexualaren historia kontatzen du. Noorek Pakistango kamioi zentro batean egiten du lan,  han bera den bezalakoa onartuko duen neska bat aurkitu nahi du. Filma 2012 urtean estreinatu zen eta Frantzia, Turkia, eta Pakistanen arteko produkzioa da.
Honako hauek parte hartuko dira mahai inguruan:

  • Josu Eguren, El Correo egunkariko zinema-kritikaria eta Zinemakumeak zikloaren programatzailea
  • Brais Rodríguez,  Caostica-ko kidea da eta Euskal Herriko Zinema Eskolan irakaslea.

Sarrera librea izango da, aretoa bete arte.