Eduki publikatzailea

Dantza: ‘Lekuz leku'

Noiz eta non

Noiztik: 2017/06/24 Noiz arte: 2017/06/20, 20:00 - 10:35

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Larunbatean, ekainaren 24an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra. 3, Bilbo), Jaiotz Osa  koreografo eta dantzariak bere azken pieza, "Suddenly" izenekoa, aurkeztuko du. UPV/EHUn irakasle-ikasketak egindakoa da Jaiotz Osa, eta emanaldi horretan dantzaren bidez bihozkadak jarraitzearen ondorioaz hausnartuko du.

Jaiotz Osa Buenechea Bartzelonako Company and Company dantza eskolan eta Madrilgo Goi Mailako Maria de Ávila Kontserbatorioan egin ditu ikasketak, Toni Fabre eta La Macana bezalako koreografoekin kolaboratuz. Dantzari bezala,  hainbat koreografoekin egin du lan, besteak beste, Amaury Dance Company (Madrid), Cielo Raso (Donostia), Wide Open Opera (Dublín) eta Junk Ensemble (Dublin). 2013tik, Donostiako LASALA dantza konpainiako kide da.

Sarrera libre izango da, aretoa bete arte.