Eduki publikatzailea

Kongresua: XIV European Bat Research Symposium

Noiz eta non

Noiztik: 2017/08/01 Noiz arte: 2017/08/05, 08:15 - 12:15

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Abuztuaren 1etik 5era, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Zoologia eta Animali Biologia saileko Jokamoldearen Ekologia eta Eboluzio Ikertaldeak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Kopenhageko Unibertsitatea eta Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean, saguzarrak aztergai dituen EBRS (XIV European Bat Research Symposium) Biltzarra antolatu du. Bertan nazioarteko adituak bildu eta ezagutza berriena plazaratuko du Donostian.

1981garren urtean Alemaniako Bonnen lehen aldiz ospatu zenetik hiru urterik behin burutu da Biltzarra. Aurten, XIV. edizio honetan, 250 pertsonatik gora bilduko da UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroan. Batik bat Europako adituei begirakoa bada ere, munduaren buelta osotik etorriko dira ikerlariak: Txina, India, Kolonbia, Estatu Batuak, Hego Afrika… Kongresuan zehar 176 ikerlan aurkeztuko dira 5 egunetako egitarau trinkoan.

Irekiera-ekitaldia abuztuaren 1an, asteartea, 8:15etan, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko areto nagusian, izango da. Emma Teeling-ek (University College Dublin) irekiera-hitzaldia eskainiko du.

Egitaraua