Ogi apurrak

Txinerako ikastaroetarako aurreinskripzioaren epea irekita

Data:

  • Hasiera: asteartea, 2017ko irailaren 5a 00:00:00 CEST
  • Amaiera: astelehena, 2017ko irailaren 18a 23:59:00 CEST

Deskribapena:

Irailaren 18ra arte irekita egongo da txinerako ikastaroetan preinskripzioa egiteko epea. Ikastaroak UPV/EHUko "Konfuzio Ikasgela"n daude sartuta.
Ikastaroak unibertsitateko kideei eta, oro har, pertsona guztiei zuzenduak dira.

Lau talde izango dira:

  • Bilbo – Hasierako maila (A1): Astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 20:30era. Hasierako data:  urriaren 2an
  • Bilbo – Oinarrizko maila (A2/B1): Astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara. Hasierako data:  urriaren 2an
  • Gasteiz – Hasierako maila (A1): Asteartetan, 15:00etatik 18:00etara. Hasierako data:  urriaren 3an
  • Donostia – Hasierako maila (A1): Ostegunetan, 15:00etatik 18:00etara. Hasierako data:  urriaren 5ean

Ikastaroek 3 kreditu ECTS emango dituzte.

Urte osorako prezioak:

  • UPV/EHUko kideak (ikasleak, IIP, AZP): 300€
  • UPV/EHUkoak ez diren pertsonak: 400 €


On-lineko aurreinskripzioa

 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es