Eduki publikatzailea

Iñaki Lasagabasterren ‘Zuzenbide publikoa Euskal Herrian' liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

2017/09/21 2017/09/21, 18:30 - 20:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, irailaren 21ean, 18:30ean, Elkar dendan (Poza lizentziatua, 14. Bilbo) Iñaki Lasagabasterren ‘Zuzenbide publikoa Euskal Herrian' liburuaren aurkezpena izango da. Sarrera doakoa da.

Iñaki Lasagabaster Administrazio Zuzenbideko UPV/EHUko katedradunak estaturik gabeko nazioei lotutako kontzeptu juridikoei buruzko gogoeta egin du aipatutako liburuan. Gai hauek jorratu ditu, besteak beste, argitara eman duen lanean: Euskal Herriaren historia politiko eta administratiboa, autonomiarako eskubidea, eskubide historikoak, erabakitzeko eskubidea, eta autodeterminaziorako eskubidea.

Egilearen esanetan, estaturik gabeko nazioen ezaugarri diren oinarrizko elementu juridikoak ezarri nahi izan ditu lanean; eta modu abstraktuan egin beharrean, testuingurua eman dio Euskal Herriaren egoerari buruzko azterlanari.