Eduki publikatzailea

Euskal Herriko Txertoei buruzko IV. Foroa: zergatik helduen txertaketa?

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/02 Noiz arte: 2017/09/26, 16:00 - 16:43

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, urriak 2, 16:00etan, Bizkaia Aretoko Oteiza Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Euskal Herriko Txertoei buruzkoa IV. Foroa egingo da; eta asteartean, urriak 3, Mitxelena Aretoan, Patologia Infekziosoa eta Txertoak Eguneratze IX. Jardunaldiak. UPV/EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailak eta Pediatria Sailak antolatu dituzte bi topaketak.

Lehenengo jardunaldian, astelehenean, helduen txertaketaz mintzatuko da: haren garrantzia, bidaiak eta txertoak, eta arriskuan dauden taldeak. Horrez gain, adituek hausnarketa egingo dute  giza papilomaren birusari, Herpes Zosterrari eta infekzio pneumokozikoari buruz eta haiei aurre egiteko txertoei buruz.

Bigarren jardunaldian, asteartean, lan-bilkuraren ardatzean, haur-txertoen gaurkotzeari buruz eta txertoen bidez prebenitu daitezkeen gaixotasunen egoera epidemiologikoari buruz hitz egingo da, baita kukurruku-eztularen arazoari buruz ere. Bilera amaitzeko, errotabirusaren txertoa jorratuko dute, zeina txerto-egutegian sartuta ez dagoen.

Inmunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko Ramón Cisterna doktoreak eta Pediatria Saileko Javier Aristegui doktoreak zuzentzen dituzte jardunaldi horiek. Halaber, hauek dira laguntzaileak: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Euskal Herriko Pediatria Elkartea, Bizkaiko Medikuen Elkargoa, Bizkaiko Erizainen Elkargoa, Bilboko Mediku Zientzien Akademia, Gevac/Seimc elkartea eta AMYS elkartea (Asociación de Microbiología y Salud).