Eduki publikatzailea

UPV/EHUk ehun elkarte baino gehiago bilduko ditu Boluntariotzaren III. Azokan

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/18 Noiz arte: 2017/10/13, 11:00 - 13:44

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, urriak 18, 11:00etan Bizkaiko Campusean, Gipuzkoako Campusean eta Arabako Campusean, Boluntariotzaren III. Azoka hasiko da, zeinetan ehun elkarte baino gehiagok hartuko duten parte unibertsitateko komunitatearen baitan gizarte-partaidetza bultzatzeko. Azoka hau Bolunta, Gizalde eta Sartu Álava elkarteek eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute, UPV/EHUko Ikasle Kontseilua, Boluntariotzaren Euskal Kontseilua eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin batera.

Boluntariotzaren III. Azoka, goizeko 11:00etan inauguratuko da aldi berean hiru campusetan:

  • Mikel Laboa enparantzan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Estíbaliz Saez de Camara, Iraunkortasunaren arloko zuzendaria, Adriana Verdugo Gómez, UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren ordezkaria eta Leire Ortiz de Zarate Barañano Bolunta elkartearen ordezkaria
  • Ignacio Maria Barriola Zentroan (Elhuyar enparantza, 1. Donostia) Antonio Casado Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntzaren zuzendaria eta Edgar Ivan Chamorro, UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren ordezkaria
  • Letren Fakultatean, (Unibertsitateko ibilbidea, 5. Vitoria-Gasteiz) Iván Igartua Ugarte, Arabako Campuseko errektoreordea eta Gorka Estibalez Gibello, UPV/EHUko Arabako Ikasleen Kontseiluaren ordezkaria.

Boluntariotza Azoka erakundeen eta unibertsitateko ikasleen arteko topagune bat da, boluntariotzan sentsibilizatzeko, informatzeko eta prestakuntza emateko; erakunde horien lana jakinarazteko; pertsona boluntarioak aitortzeko, eta boluntariotza solidarioari lotutako balioak zabaltzeko.