Eduki publikatzailea

Jardunaldia: Eskala handiko ebaluazioak: PISAren kasua eta beste diagnostiko-ebaluazioak

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/19 Noiz arte: 2017/10/17, 09:00 - 10:31

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Urriaren 19ean eta 20ean, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Donostian, 'Eskala handiko ebaluazioak: PISAren kasua eta beste diagnostiko-ebaluazioak' Jardunaldiak izango dira. Jarduera aipatutako ikastegiak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatu dute.

Jardunaldien irekiera urriak 19, 9.00etan, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen areto nagusian (II. Eraikina. Oñati plaza, Magisteritza) izango da.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua
  • Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Iñaki Marko, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa

Antolatzaileek diote: "Eskala handiko ebaluazioak gure herriko hezkuntza dinamikaren partea dira: diagnostiko-ebaluazioak, PISA edo beste ebaluazioak. Ebaluazio guzti hauek gure sisteman sartu dira hobekuntzarako estrategia iraunkor moduan. Ia-ia urtero ikasle, irakasle, ikastegi eta familia asko esperientzia hauetakoren batek eraginduak izaten dira. Eta, halabeharrez, ebaluazio hauen eraginak eta inpaktuak irakaskuntzaren egunerokotasunera trasladatzen dira, gehienetan ikusiezina den eran. Aldi berean gai garrantzitsuenetakoa bilakatu dira hezkuntzari buruz izaten diren gizarte eztabaidetan. Eduki badugu gisa honetako ebaluazioei buruzko esperientzia, laburra baina kontsolidatua. Ebaluazio hauek gure hezkuntza eremuan agertuz geroztik debatea eta eztabaidak, batzuetan liskartuak, ez du etenik izan. Nahiz eta edozein politika publikoren esparrutan kontuen agerpen publikoa gero eta zabalduago izan, gaiaren garrantzia eta izaten duen oihartzun mediatikoa direla medio, komunikabideetako debatea askotan desbideratua agertzen da. Fokua irekitzeko, eskala handiko ebaluazioei buruzko ikuspegi globala eskaintzeko, bildu dugun esperientzia azaltzeko eta gaiaren geroa argitzeko unea da. Egin dezagun, bada, ariketa, ikuspegi irekiaz eta ezagutza objektiboan oinarrituta. UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak (HEFA) markoa, foroa eta ahotsak eman nahi dizkio debate honi".

Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.

Egitaraua