Eduki publikatzailea

Informatika Fakultateko diplomak emateko ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/20 Noiz arte: 2017/10/16, 18:30 - 11:25

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, urriaren 20ean, 18.30etan, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola zentroko areto nagusian, Donostian, UPV/EHUko Informatika Fakultateko Informatikan Ingeniaritzako, eta Informatika Ingeniaritzako Graduko 2016-2017 promozioko 87 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da.

Agustin Erkizia campuseko errektoreordea eta Alexander Mendiburu UPV/EHUko Informatika Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira.

Bestalde, Mikel Astiz, fakultateko ikasle ohiak eta (Google) Senior Software Engineer and Tech Lead-ak hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Hamar urte software ingeniaritzan'.

Informatikan Ingeniaria Masterreko I. promozioa 11 ikaslek osatzen dute, Informatika Ingeniaritzako Graduko V. promozioan, berriz, 76 ikasle graduatu dira.

Ekitaldian ikasleen familiakoak izango dira, eta bertan bi espediente onenei diplomak emango zaizkie: Informatika Ingeniaritzako Graduan Jon Mediero Iturrioz eta Informatikan Ingeniaria Masterrean, Javier Fernández Anakabe.

Amaitzeko, musika emanaldia Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren ikasleen eskutik izango da: Mª Angeles Dueñas, abeslaria eta Jorge Fernández, piano jolea.

Ekitaldi hau 'video Streaming' bidez zuzenean ikusi ahal izango da: https://ehutb.ehu.eus/1katea