Eduki publikatzailea

Hitzaldia: Meghan Sapp Planet Energy SL enpresako gerenteak ingurumenaren inguruan hitz egingo du

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/25 Noiz arte: 2017/10/23, 19:00 - 11:28

Kokapena

Eibar (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Asteazkena, urriaren 25ean, 19:00etatik 20:30etara, Portaleako Areto Nagusian, Eibarren, Meghan Sapp Planet Energy SL energia berriztagarrien nazioarteko aholkularitza enpresako gerenteak ingurumenaren inguruan hitz egingo du. Jarduera UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, Eibarren, eta bertako Udalaren Ingurumen Sailarekin batera ‘Energia, ingurumena eta gizartea' izeneko jardunaldien baitan antolatu da.

Meghan Sapp Planet Energy SL energia berriztagarrien nazioarteko aholkularitza enpresako gerentea. PANGEA-ko (Energia berdearen Europar eta Afrikar bazkideak) idazkari ohia Bruselan, Energiarekin-eko lehendakariordea eta Nafarkoop eta Euskadin eta Nafarroan GoiEner, energia berriztagarrien sorrerako kooperatibako, zuzendaritza batzordeko kidea. 15 urte baino gehiago daramatza energia berriztagarrien ekoizpen eta kontsumo iraunkorraren inguruan gobernuak eta enpresak aholkatzen. Azken urte hauetan gehienbat hondakinen kudeaketari eta auto-kontsumorako baliabideen erabilerari buruz izan delarik.

Azken mende erdian, hirigintzara bideratutako mugimenduak ia hutsik utzi ditu herriak, eta hiriak, berriz, beteta baina horri eusteko baliabiderik gabe. Herrietan bizi direnek edo bizi kalitatearen bila herrietara itzuli direnek, gizartean, ingurumenean eta ekonomian jasangarritasuna lortzeko, ezinbestekoa izango dute baliabideak ondo kudeatzea, eta hor funtsezkoa da energia. Baina nola lor daiteke? Meghan Sappek, energia berriztagarrien nazioarteko aholkularitza enpresako gerenteak, landa guneari zein hiriguneari eusteko energiaren, uraren eta elikaduraren artean dagoen loturari erreparatuko die, eta etorkizun jasangarri bat izateko beharrak eta baliabideak integratzeko estrategiez, ereduez eta adibideez hitz egingo digu.

Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.