Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Zientzia eta Teknologia Fakultateak Batxilergoko 53. Matematikako Olinpiadak antolatu ditu

Data:

  • Hasiera: ostirala, 2017ko urtarrilaren 13a 09:30:00 CET

Tokia:

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Barrio Sarriena sn - 48940, Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena:

Ostiralean, urtarrilaren 13an, 9:30ean, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Hitzaldi Aretoan (Sarriena auzoa, z/g, Leioa), 53. Matematikako Olinpiadaren lehenengo fasea, autonomikoa, abiatuko da. Espainiako Matematikako Erret Elkarteak, UPV/EHUko Matematika Ataleko irakasle ordezkaritza baten laguntzarekin, antolatu ditu Matematikako Olinpiadak. 2016-2017 ikasturteak Batxilergoan matrikulatutako EAEko ikasle guztiek har dezakete parte.

Lehenengo fase honek saio bi ditu, eta ikasleek zenbait problema ebatzi beharko dituzte, euskaraz zein gaztelaniaz. Marrazketa edo idazketarako tresnak besterik ezingo dituzte erabili; galarazita daude kalkulagailuak, liburuak, taulak eta bestelakoak.

Hiru irabazleek Azken Fasea jokatuko dute, Alcala de Henaresen, martxoaren 23 eta 26an. Bigarren fase horretan sailkatutako lehenengo seiak talde olinpikoko kide izango dira eta 58. Nazioarteko Olinpiadan parte hartuko dute, uztailean, Rio de Janeiron (Brasil). Eta gainera, irailean Argentinan burutuko den 32. Olinpiada Iberoamerikarrean izateko hautagai izango dira.

Beste alde batetik, tokian tokiko faseetan ondoen sailkatutako emakumezko ikasleek (15 gehienez) Zurichen apirilean egingo den Emakumeen Olinpiada Europarrean (EGMO) talde espainiarreko kide izateko hautaketa-frogetan parte har dezakete. 

Olinpiadak prestatzeko matematika tailerra antolatu da. Informazio guztia eta lanerako materialak ikusteko: www.ehu.es/olimpiadamat

Azken aldatze data: ostirala, 2017ko urtarrilaren 13a 13:01

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es