Eduki publikatzailea

UPV/EHU, Frankfurt-ko Liburuaren Nazioarteko Azokan

Ferian 14 lan aurkeztuko ditu

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/18

Irudia

UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua Frankfurteko Liburuaren Nazioarteko Azokara joan da, urriaren 19tik 23ra arte, argitalpen berrien hautapenarekin. Hain zuzen, unibertsitateak 14 lan aurkeztu ditu liburuaren nazioarteko azokarik garrantzietariko batean. Kanpoko proiekzioa duten lanak zabaltzea da helburu. Aurten unibertsitateak 23 urte beteko ditu azoka horretan.

Azoka horretara Euskal Herriko Unibertsitatea Euskadiko Editoreen Elkartea eta Unión de Editoriales Universitarias (UNE) elkarteekin joan da, 27 unibertsitate eta ikergunerekin batera. UPV/EHUk aurkeztu dituen tituluak arlo eta gai desberdinetan kokatuta daude, hala nola historian, soziologian, medikuntzan, ingeniaritzan, eta zientziaren dibulgazioan.