Eduki publikatzailea

Madalen Arribasek, Gasteizko Ekialdea BHI Institutokoak, Biologiako Olinpiada irabazi du

Héctor Ibáñez eta Ane Zabala izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak fase autonomikoan

Lehenengo argitaratze data: 2017/02/14

Irudia
11 ikastetxetako 41 ikaslek hartu dute parte

Madalen Arribas Galarretak, Gasteizko Ekialdea BHI ikastetxeko ikasleak, lehenengo saria erdietsi du urtarrilaren 20an eta Otsailaren 3an UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean burutu den fase autonomikoan. Probetan Euskal Autonomia Erkidegoko 11 ikastetxetako 41 ikaslek hartu dute parte. Olinpiadan Batxilergoko bigarren mailan matrikulatutako ikasleak aurkeztu daitezke.

Beste irabazleak

Fase autonomikoko edizio honetan, Héctor Ibañez Canterok, Basauri Coop. Ikastetxekoa bigarren sailkatu da eta hirugarren postua Loiuko P. Andrés de Urdaneta ikastetxeko Ane Zabala Sanz de Galdeano sailkatu da.

Fase autonomikoko hiru irabazleak fase nazionalera joango dira. Azken fase hori Iruñean izango da 2017ko martxoaren 23 eta 26 bitartean, eta fase horretan lehenengo lau postuak lortzen dituzten ikasleek talde olinpikoa osatu eta Nazioarteko Olinpiada Biologikoaren XXVIII edizioan hartuko dute parte, Coventry-n (Erresuma Batua), 2017ko uztailaren 23-30 bitartean. Horrez gain, hurrengo lau sailkatuak Iberoamerikako Biologia Olinpiadaren XI. edizioan parte hartuko dute. Azken hau 2017ko irailean egingo da Portugalen.