Ogi apurrak

astelehena, 2017ko martxoaren 20a

Eusko Legebiltzarreko presidenteak harrera egin dio errektoretza taldeari

Gaur, 11:00etan, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak harrera egin die Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Nekane Balluerkari eta bere taldeari. Presidenteak errektorearekin hitz egin du, eta erakundeko aretoak erakutsi dizkio. Jarraian, Nekane Balluerka kazetariekin bildu da, eta harrera eskertu du, baita pasa den osteguneko adierazpena ere. Adierazpen horretan, Eusko Legebiltzarrean ordezkatutako alderdi politiko guztiek publikoki elkartasuna eta sostengua erakutsi zuten, UPV/EHUk jasotako erasoak direla eta. Medioen aurrean, Balluerkak azpimarratu du parlamentua demokraziaren arima bada, unibertsitatea, era berean, demokraziaren eskola dela, eta erakunde biek elkarlanean jarraitu behar dutela etorkizunean ere.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es